Jardueren historikoa

Hitzaldia

La noche de las ideas

Noiz eta non

2018/01/25, 19:00 - 00:00

Irudia

Deskribapena

LA NOCHE DE LAS IDEAS

Imajinazioa boterera

 

Eztabaida / Mahai-ingurua

Urtarrilak 25

19:00

Baroja aretoa. Bizkaia aretoa. Bilbao

Sarrera libre aretoa bete arte

 

Lehen aldiz, Bilbora iritsiko da “La Noche de Las Ideas” (Ideien Gaua), pentsamendu garaikideari eskainitako nazioarteko ezinbesteko hitzordua.

 

Mugak gainditzen dituzten ideiak eta proposamenak trukatzeko gaua izango da, gure garaian hain ohikoak diren arazoei aurre egiteko eta horiei pentsamendu kritiko bat ekartzeko itxaropenez sortutakoa.

 

Gure gizarteak, gure bizitzak izugarri ari dira azkartzen, eta mundua bera ere etengabeko bilakaera eta mutazio teknologikoa ari da izaten. Ezin aurreikusizko etorkizun digital honetan, ezinbesteko erronka bihurtu da ezagutzaren transmisioa. Nola eta, batez ere, zer transmititu behar diegu etorkizuneko belaunaldiei? Zein eginkizun, zein funtzio izango dute eskolek, unibertsitateek eta hezkuntzako eta sozializazioko beste eremu batzuek?

 

Hizlariak:

  • Denis Kambouchner, Filosofo eta Historialaria, Université Paris 1 Panthéon-Sorbonne- Katedraduna
  • Ander Gurrutxaga Abad, Soziologian Katedraduna, UPV/EHU.
  • Alfonso Unceta Satrustegui, Soziologian Katedraduna, UPV/EHU.

Moderatzailea:

Simón Peña Fernández, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen Dekanoa, UPV/EHU