Aurreko kolaborazioak

BAT 2014 eta Think Cities-en aurtengo IKUSEZINAK proiektuarako kolaborazioa

(Berrikuntza, Arkitektura, Topagunea) BAT 2014 eta Think Citiesen aurtengo ikerkuntza proiektuan parte-hartuko du Kulturbasquek eta Bilboko ikusezintasunari begiratuko diogu.

"Ontología parcial sobre el espacio público"
Dibujo de @colaborabora bajo licencia (CC BY-SA 3.0)

1. BAT zer da?

BAT ingurunea eraldatzen parte hartuko duten herritarrak trebatzeko asmoz hiriak eskaintzen dituen ikaskuntzarako aukera anitzak aztertzea xede duen kultur proiektua da. Hiriko errealitatearen behaketan, kontaktuan eta ikerkuntzan oinarritutako ikaskuntzak dira. Haien helburua biztanle gehieneko hiriei garatzen lagunduko dieten hausnarketak eta ekimenak erraztea da.

Programazioko jardueren bidez (workshopak, hitzaldiak, eztabaidak, zinema-foruma…), partaidetza aktiboa eta komunikaziorako eta sormenerako guneak bultzatzen ditu ingurune fisikoan zein sarean. Horiei esker, herritarrei, arkitektoei, hirigileei, diseinatzaileei, komunitateko garapeneko eragileei eta hiriko aktibatzaileei harremanak izateko aukera eskaintzen die beren ideia eta ikuspegiak partekatu ahal izateko elkarrekin bizitzeko egokiagoak diren lurraldeak (bir)eraikitzen lagunduko luketen tresna eta proiektuak elkarrekin bilatze aldera.

Zer ekarpen egin dezakegu arkitekturatik gizarte bidezkoago eta aske- ago bat lortzeko? Herritarrek eta arkitektoek nola egin dezakegu elkar- lana elkarbizitzarako eremuen plangintza eta (berr)eraikitzea egiteko? Diseinatu eta eraiki al daiteke hiria partekatutako sormenaren logikare- kin? Zer zeregin izan dezake arteak horrelako prozesuetan? Zer egin dezakegu hirien garapenerako hipertokiko ekintzen bidez?

Galdera horiei eta beste askori erantzuten saiatzen da BAT. Gogoeta eta ekoizpena elkarlanean eta taldean egiteko tokiak sortzearen be- harra aztertzen du, modu horretan gure mundu hondatu honetan beste aukera batzuk aurkitzeko, bizikidetzarako eremuak planifikatuz eta (berr)eraikiz.

2. IKUSEZINAK

Gutxitan erreparatu eta ematen diogu balioa hiriaren benetako aberastasunari. Bisitari gisa gabiltzanean, zeri begiratu esaten digute eta horri begiratzen diogu: gidaliburutik gomendatutako errealitatera, norbaitek gure ordez erabakitako bideei jarraituz. Geure hirian bertan are itsuago gara. Badugu ikusteko gaitasuna, baina ez dugu ikusten. Batzuetan, nahiago izaten dugu erosotasun-espazioetatik kanpo dauden tokietatik begirada aldendu. Nekez ausartzen gara beste norabide batzuetara begiratzen; toki txikietara, ertzetara, kanpoaldeko tokietara, auzoetara, egoera zailenean daudenak egoten diren tokietara… Eta Peter Greenaway zinema-zuzendariak dioen bezala "begiak izateak ez du esan nahi ikus dezakezunik".

BAT 2014 honetan hirien ikusezintasunari begiratuko diogu. Ez diegu begiratuko Italo Calvinok aipatzen zituen ametsezko edo ezinezko hiriei, baizik existitu arren nabarmentzen ez den, aitortzen ez den edo hiri-ekosistema aberats eta konplexuaren funtsezko zatitzat aldarrikatua izan ez den errealitate bati begiratuko diogu. Leku bazterreko eta ezezagunak, kontsumitzailearentzako agerikoena eta desiragarriena den hori argiztatzen duten fokuen argitik kanpo.

Hiri ezkutu eta askotarikoari begiratuko diogu, kale-ertzetan idatzitako istorioen eta oroitzapenen bilduma gisa, espazioan eta denbora egindako askotariko kontakizunekin eraikitako geografia berri baten moduan. Hiri-paisaia aldatzen lan egiten duten artistei, hiria eraikitzen duten hutsuneak eta hormak seinalatuko dituen aztarna ikusgarri bat uzten saiatzen diren horiei. Auzoentzako ikusgarritasuna eskatzeko eta gizarte eta hirigintzako arazoak konpontzeko antolatzen diren komunitateei. Guk bazterrera uzten dugunarekin proiektuak eta eraikuntza-lanak egiten dituzten arkitektoei eta hirigileei. Begiratu nahi diegu, halaber, duten autonomia gauzatzeko eta kultura dominatzailearekiko ezberdintasuna adierazteko espazioetan beste modu batean bizitzeko bideak garatzeko, ikusezin izaten jarraitzea aukeratzen dutenei. Itxuraz hautemanezinak diren muga berriak ikusgarri bihurtzen eta desegiten saiatzen diren askotariko ekintzaileak izango ditugu jomugan, isilik ibiltzen direnak, gero eta hedatuago dauden esklusio-prozesuak sortuz.

Ibilbide honi ekin aurretik, eskerrak eman nahi dizkiegu buruari bira eman eta beste alde batzuetara begiratzera animatu gaituzten pertsona guztiei. BATen aurreko edizioko Tweets and Walks tailerreko hiri ikusezinaren lantaldeari. Eta bereziki Marta Villotari, bere ikuspegi poetikoaz gure hiriko lubaki eta zoko ezkutuak argiztatu eta hiriaren distirarik handieneko tokien azpian dagoen lurpeko geruza hori bilatzen jarraitzeko nahia piztu zigulako. Kalean oinez egindako ibilaldietan lagun izandako artistei ere bai. Haiei esker, gure hautemate-gaitasunak indartu eta aldatu egin ditugula uste dugu. Haiek lagundu digute hiriaren toki ikusezinetako batzuk aurkitzen eta ikusgarri egiten. Agian izango da, Francesco Carerik "El andar como práctica estética" (Ibiltzea praktika estetiko gisa) liburuan gogorarazten duen moduan, ibiltzeak garai guztietan arkitektura eta paisaia sortu dituela ahaztu ez duten pertsona bakan horietakoak direlako; izan ere, begiratzen dugunean sentiberatasunez arituta ikusi ahal izango dugula ikusezina den hori eta agian, toki horretatik izango gara zerbait hobea, berria, desberdina eraikitzeko gai.

3. THINK CITIES

Think Cities un proyecto de Investigación y Educación Expandida sobre Innovación Urbana y Gestión del Territorio que colabora con BAT desde el año 2013.

Think Cities es una propuesta de Urbanohumano Agency desarrollada por Domenico Di Siena que nace tras año y medio de experimentación con el proyecto Think Commons, una plataforma de Pensamiento en Red sobre Cultura Libre, Cultura Colaborativa y Procomún.

Think Cities también se puede entender como un curso on line totalmente abierto; un contexto donde encontrar y relacionarse con profesionales, investigadores y estudiantes interesados por la Gestión Urbana. No requiere ninguna matricula o inscripción. Cada sesión es una cápsula de conocimiento independiente, aunque en el conjunto todas las sesiones seguirán una programación para que pueda considerarse como un Curso Avanzado sobre Innovación Urbana y Gestión del Territorio.