EHUkultura BEKAK Gipuzkoako Campuseko ikasleentzat
Lehenengo argitaratze data: 2026/10/02
EHUkultura BEKAK- Gipuzkoako Campuseko ikasleentzat
Proiektu edo ideia bat daukazu / daukazue buruan? Eta ez dakizu nondik hasi? Agian hemen daukazu bultzada bat hasteko. Anima zaitezte!
Deialdi honen helburua da Gipuzkoako Campuseko ikasleen artean kultura-proiektuak sortzea sustatzea, kultura-proiektu original bat garatu eta aurkezten duten ikasleei kultura-bekak emanez. 3.000 euroko dotazio ekonomikoaz gain, bekaren onuradunari edo onuradunei prestakuntza osagarria edo mentoria eskainiko zaie beren proiektua garatzeko. Mentoretza-saio horiek Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako Errektoreordetzak antolatuko ditu.
2026/2027 ikasturtean EHUko Gipuzkoako Campuseko graduko, graduondoko eta doktoregoko ikasketa ofizialetan matrikulatutako ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute.
Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan posta elektroniko honetan: gi-kultura@ehu.eus
IZENA EMATEKO EPEA 2026-10-29ra ARTE
Informazio gehiago
Gipuzkoako Campuseko ikasleentzako kultura-beken 2026/27 deialdiaren oinarriak.
Dokumentuak
https://www.ehu.eus/eu/group/gipuzkoa/deialdiak