2021/11/15-2022/06/30
Parte hartu unibertsitate gestioa hobetzen! KEIZ/SCEIren Ebaluatzaileen Bankua

Interesatzen al zaizu unibertsitate gestioa? Zure ikuspegia eman al nahi duzu zure unibertsitatea hobetzeko? Anima zaitez Ebaluatzaileen Bankuan parte hartzera!

UPV/EHUko ikastegi guztiak ari dira lanean etengabeko hobekuntza ziklo batekin, unibertsitate hobe baten eraikuntzan aurrera egiteko. Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuan (KEIZ/SCEI) aholkularitza eta laguntza teknikoa ematen ditugu zeregin horietan. Eskaintzen ditugun zerbitzuen artean barne ebaluazioak ditugu, hots, ikastegien Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemei (KBBS) buruzko gogoeta egiteko prozesu bat da. Zerbitzu berri honen helburua da ikastegiko KBBSen egoerari buruzko kanpoko ikuspegi independente bat lortzea, haien esperientzia ematen duten ebaluatzaileen ikuspegiarekin aberastu nahirik. Prozesu eraikitzailea da, elkartrukean eta elkarrizketan oinarritutakoa, non ikastegiko baten KBBS aztertzen baita. Bestalde, hobetzeko arloak lehenesten dira, ondoren ikastegiak, hausnarketa horren ondorioz, ekintza plan bat egiterik izan dezan.

Ebaluazio talde bateko kide izateak, UPV/EHUren komunitateko beste kide batzuekin batera, aukera emango dizu unibertsitate gestioko praktikekin harremanetan jartzeko eta ikasleen ikuspegia eman ahalko duzu gestio hori hobetzeko.

Hori guztia interesgarria iruditzen bazaizu eta hurrengo barne ebaluazioetakoren batean parte hartu nahi baduzu, gonbidatu egiten zaitugu Ebaluatzaileen Bankuan izena ematera esteka honetan: Klikatu hemen

Anima zaitez parte hartzera!