2021/11/17-2022/06/30
Parte hartu unibertsitate gestioa hobetzen! Zabalik dago KEIZ/SCEIko Ebaluatzaileen Bankuan izena emateko epea.

Unibertsitateko gestioan eta etengabeko hobekuntzan interesa duten UPV/EHUko kideek osatzen dute Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuko (KEIZ/SCEI) Ebaluatzaileen Bankua.

Banku honen helburua da ebaluazio taldeko kide gisa parte hartzea UPV/EHUko ikastegien barne ebaluazioko hurrengo prozesuetan, ikuspegi konstruktiboa eta atsegina baliaturik. Barne ebaluazioa ikastegiko Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemari (KBBS) buruzko hausnarketa egitean datza, kanpoko ikuspegi independente bat baliatuta, haien esperientzia ematen duten ebaluatzaileen ikuspegiarekin aberastu nahirik. Prozesu eraikitzailea da, elkartrukean eta elkarrizketan oinarritutakoa, non hobetzeko arloak lehenesten baitira, ondoren ikastegiak, hausnarketa horren ondorioz, ekintza plan bat egiterik izan dezan.

Ebaluazio talde bateko kide izateak, UPV/EHUko komunitateko beste kide batzuekin batera, aukera emango dizu unibertsitate gestioko praktikekin harremanetan jartzeko eta zure ikuspegiaeman ahalko duzu gestio hori hobetzeko . Horrela, unibertsitatean lan egiten duten pertsonen arteko ezagutza trukea bultzatuko duzu, eta, beraz, barne ezagutzaren gestioa sustatuko duzu.

Hori guztia interesgarria iruditzen bazaizu eta hurrengo barne ebaluazioetakoren batean parte hartu nahi baduzu, gonbidatu egiten zaitugu Ebaluatzaileen Bankuan izena ematera esteka honetan: Klikatu hemen

Anima zaitez parte hartzera!