2022/03/09-2022/06/30
Fecha Celebracion: 09/03/2022
30 – 50 urte bitarteko parte-hartzaileak behar ditugu ZAHARTZEN DOAN HIZTEGIA (AGEING LEXICON) psikolinguistika alorreko ikerketan.

ZAHARTZEN DOAN HIZTEGIA (AGEING LEXICON) psikolinguistika alorreko ikerketarako 30 – 50 urte bitarteko parte-hartzaileak behar ditugu, elebidunak zein elebakarrak. Egin tarte bat zientziari; zure ekarpena ezinbestekoa da!

Gaitasun oneko euskara-gaztelania elebidunak eta gaztelania hiztun elebakarrak behar ditugu Gasteizko Canpusean 1 ½ - 2 orduz psikolinguistika esperimentu batean parte hartzeko. 20 euroko konpentsazioa eskaintzen dugu.

Nola aldatzen da gure hizkuntza-gaitasuna urteak betetzen ditugun heinean? Ezer gutxi dakigu zahartzeak dakartzan aldaketa kognitiboen inguruan, batez ere hizkuntzaren prozesamenduan. Edonola ere, nabarmena da nagusitzen goazela, hiztegi sarbidean gero eta zailtasun gehiago ditugula – aix, mingainaren puntan dut, baina ezin hitza gogoratu! –. Ebidentzia zientifikoak iradokitzen du bizitza-zikloan zehar hiztegi mentalaren biltegiratze, antolaketa eta sarbidean aldaketak gertatzen direla, baina oraindik ez dakigu zer baldintzapena ematen diren aldaketa horiek eta zeren ondorio diren. Oraindik ere ezezagunagoa da zer eragin daukan elebidun izateak adinak eragindako gainbehera horretan. Elebiduna izatea abantaila edo desabantaila da?

Zalantza izpirik gabe dakiguna da gure bizi-itxaropena hirukoztu egin dela azken mendean eta gure gizartea etengabe zahartzen doala. Hortaz, gizarte zaharkituen erronkari aurre egiteko ezinbestekoa dugu zahartzaroari loturiko aldaketa ez-patologikoak ezagutzea. Honek ahalbidetuko du besteak beste, gaixotasun neurodegeneratiboen detekzio goiztiarrean aurreratzea. Egin zure ekarpena zientziari. Har ezazu parte! 😁😉

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/HEB/aginglexicon/?lang=eu

Izena emateko: Erabili goiko webgunean agertzen den QR kodea edo ondorengo esteka.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeCliinvap9H_sfD33ZZlYSK159Aafi2bE8fLGjekiEHWQkSA/viewform