2022/06/17-2022/07/01
2022/06/23 Webinar -- Horizon Europe MSCA Doctoral Networks 2022

Ekainaren 23an 12tan, Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHU-k eta Ikerbasque-k Marie Sklodowska Curie- Doctoral Networks programa aurkezteko online jardunaldia antolatuko dugu.

Doktoregai sortzaile, ekintzaile, berritzaile eta erresilienteak prestatzea da MSCA doktoretza-sareen helburua, egungo zein etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta ezagutza eta ideiak gizarte nahiz ekonomiaren mesedeko produktu eta zerbitzu bihurtzeko gai izan daitezen.

Jardunaldian parte hartuko dute:

- Cristina Gómez Corchete (MSCA National Contact Point)

- Ana Beloqui (UPV/EHU Ikertzaile, MSCA-DN-JD koordinatzaile)

Bukaeran hizlariei galderak egiteko aukera egongo da.

Izena emateko esteka: IZENA EMAN