Zientzia oso tresna egokia da gizarte osoarentzat, pertsonen ongizatearen aldeko ikerketa hainbat ikuspegitatik bultzatu ahal izateko. Baina zientzia esparruan ere, zenbait kolektibok, LGTBIQA+ kasu, diskriminazioa eta egoera bortitzak jasaten dituzte eguneroko jardunean, eta horien ondorioz, talde horietan, ikasketak behin-betiko uzten dituztenen ehunekoa beste talde batzuetan baino handiagoa izan ohi da.
Hala ere, zientziak zer esan handia du sexu eta genero aniztasunari dagozkion gaietan; adibidez, pertsona transexualentzako asistentzia sanitarioaz edota aniztasunari irekitako ingurune adeitsuak eraikitzeko moduaz.
Sexu eta genero aniztasuna zientziaren ikuspegitik aztertzeko, Kultura Zientifikoko Katedrak, Ortzadar LGTBI elkarteak eta UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak “Harrotasuna zientzian” deritzon ekitaldia antolatuko dute berriz ere ekainaren 29an Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Bilbao Bizkaia HARRO programari atxikitako ekimen honek Bidebarrieta Kulturgunearen, DIPCen (Donostia Physics Center) eta CFM (Materials Physics Center) zentroaren laguntza du.
Egitaraua:
Ekitaldian 15na minutuko lau hitzaldi labur eskainiko dira, sexu eta genero aniztasunarekin lotutako hainbat gai soziologiaren, medikuntzaren, neurozientzien eta beste esparru zientifiko batzuen ikuspegitik jorratzeko.
19:00 – 19:05 – Aurkezpena
19:05 – 19:20 – Daniel Ruiz Gabarre, neurozientzialaria: “Diversidad LGTBIQA+ en Ciencia: situación actual y acciones por la igualdad”
Daniel Ruiz neurozientzialariak emango du LGTBIQA+ pertsonek zientzia esparruan bizi duten egoerari buruzko ikuspegi orokorra zirriborratzeko, noizbehinka jasan behar izaten duten diskriminazioa nabarmenduz, betiere zientzian diharduten pertsona guztien arteko benetako berdintasuna lortzea ahalbidetuko duen aldaketa bultzatzeko asmoz.
19:20 – 19:35 – Gracia Trujillo Barbadillo, soziologoa: “Pensando más allá de los binarismos sexo- genéricos en el ámbito educativo”
Gracia Trujillok azalduko du queer mugimenduaren eta feminismoaren epistemiologiek edo ezagutzaren oinarri eta metodoek pentsatzeko modu berri bat ireki dutela hezkuntzan, izan ere, arauz eta erregulazioz beterako esparru honetan ere gizarte-aldaketaren aldeko ekimenak sortu ohi dira.
19:35 – 19:50 – Daniel García Abiétar, medikua: “La asistencia sanitaria a personas trans como producción material e identitaria”
Daniel García medikuak zehatz-mehatz azalduko du nola, haren iritziz, transexualitatearen diagnostikoa sortu zenetik, diskurtso biomedikoa “obsesio paternalistetara” makurtu den, trans pertsonei “laguntza”, “asistentzia” edo “tratamendua” eskaintzeko asmoz.
19:50 – 20:05 – Aitzol Garcia-Etxarri, fisikaria: “El reto de diversificar la ciencia”
Aitzol Garcia-Etxarri fisikaria LGTBIQA+ kolektiboko kide bezala duen esperientzia pertsonaletik abiatuko da aniztasuna zientziaren ikuspegitik aztertzearen erronka azaltzeko, benetako rara avis bat baita egungo ikerketa zientifikoaren arloan.
20:05 – 20:15 – Amaiera eta agurra
Sarrera librea eta streaminga:
“Harrotasuna zientzian. Zientzia esparruko sexu eta genero aniztasunari buruzko jardunaldia” Bilboko Bidebarrieta Liburutegian izango da ekainaren 29an, 19:00etan. Sarrera librea eta doakoa da, lekuen kopurua bete arte (ez da beharrezkoa aldez aurretik sarrerak edo gonbidapenak hartzea). Bidebarrieta Liburutegira hurbildu ezin diren guztiek streaming bidez jarraitu ahal izango dute ekitaldia KulturguneaTB kanalaren bidez.