2023/05/12-2023/06/27
Fecha Celebracion: 26/06/2023
"Justizia ildo feministan" Udako Ikastaroaren IV. edizioa: “La Ley del Sólo Sí es Sí”

Azken urteotan, UPV/EHUko Bizkaiko Zuzenbide Fakultateko arlo desberdineko irakasle talde batek antolatu izan dugu UPV/EHUko Udako ikastaroa justizia feministaren inguruan. Uste dugu gai hori modu desberdinetan, momentu desberdinetan, pertsona eta gai desberdin bitartez landu behar dugula, eta horretan gaude.

"Justizia ildo feministan" Udako Ikastaroaren IV. edizioak “Sólo Sí es Sí” legea izango du aztergai. Besteak beste, Vicky Rosell, Gloria Poyatos, Beatriz Ilardia, Irantzu Varela, Patricia Reguero zein Carla Vallen izango ditugu hizlari eta helburu nagusia arau berria bere osotasunean aztertzea izango da: sexu-indarkeriaren antzematea eta prebentzioa, agente juridikoen prestakuntza, onespenaren zein biktimekiko tratua eta haiei eskainitako laguntza kontzeptuak zehaztea. Era berean, gai horien inguruan komunikabideek egindako lanak gizartean izandako eragina aztertuko dugu.

Noiz: Ekainak 26 (arratsaldez) eta 27 (egun osoa)

Non: Bizkaia Aretoa (Bilbo)

Ikastaroa mistoa: aurrez-aurrekoa edo online. 

Informazio gehiago eta izen-ematea hemen:

https://www.uik.eus/eu/jarduera/justizia-ildo-feministan-iv-solo-si-es-si-legea

Eman izena eta zabal ezazu mezua!