2023/05/26-2023/06/26
Fecha Celebracion: 26/05/2023
“EmPact i3 proiektua ezagutzen” Tailerra_ ARABA

IKD LAB “Hezkuntza Berrikuntza UPV/EHU-n” erakusketa ibiltariaren esparruan, Euskal-Akitaniako itsasertzaren jasangarritasunerako mugaz gaindiko campusean garatzen den Ocean i3 proiektuak (ONDU prototipoa) antolatzen duen tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu  (gaur egun EmPACT i3-Empleabilidad con imPACTo izena du), zure graduko eta/edo masterreko ikasleak proiektu honetan sartzeko metodologia eta balioak ezagut ditzazun.

Zer proposatzen dizugu tailer honetan?

  1. EmPACT i3 proiektua, haren ibilbidea, erabiltzen den oinarrizko metodologia eta abian jartzen diren dinamika batzuk ezagutzea.
  2. Ariketa labur bat egitea trantsizio ekologiko eta sozialetan eragina izatera bideratutako diziplinarteko erronken agertokiak eraikitzeko moduari buruz.
  3. Aztertzea nola txerta ditzakezun ikasleak proiektu honetan (TFG, TFM).

Gaur egun, EmPACT i3 (Enplegagarritasuna Eraginarekin) proiektu ospetsu honetan 3 eremu lantzen ari dira, eta horietan ikasleen diziplina anitzeko taldeek gizarte-eragileekin lankidetza estuan lan egiten duten erronkak definitzen dira:

  • Ekonomia zirkularra
  • Itsasoko energia berriztagarriak
  • Plastikoek ozeanoa kutsatzea.

Proiektua UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko ikasleentzat irekita dago, TFG, TFM edo PHD proiektu bat edo beste modalitate batzuk garatzen ari diren diziplina guztietako ikasleentzat

  • Data eta ordutegia: Ekainak 2,  11:00- 13:00
  • Lekua: Erakusketa Gela (Unibertsitate Pabiloia, Arabako Campusa)

Irekia leku mugatuekin: IZENA EMATEKO INPRIMAKIA

Informazio gehiago: PDF