2023/06/01-2023/06/16
Doktorego Tesiaren Defentsa (Lengoaia eta Sistema Informatikoak saila) // Defensa Tesis Doctoral (dpto. Lenguajes y Sistemas Informáticos)

Izenburua/Titulo:  “Leveraging Feedback in Conversational Question Answering Systems"

Doktoregaia/Doctorando: Jon Ander Campos

Zuzendariak/Directores: Eneko Agirre eta Gorka Azkune

Data/Fecha:   Ekainak 5, astelehena, goizeko 11:00etan Ada Lovelace aretoan (Informatika fakultatea)

                      Lunes, 5 de junio a las 11:00 en la sala Ada Lovelace (facultad de Informática)

Laburpena:
Tesi honen helburua martxan jarri eta geroko sistemek gizakiekin duten elkarregina erabiltzea da, gizakien feedbacka sistementzako ikasketa eta egokitzapen seinale bezala erabiliz. Elkarrizketa sistemek martxan jartzerakoan jasaten duten domeinu aldaketan jartzen dugu fokua. Helburu honetarako, feedback bitar esplizituaren kasua aztertzen dugu, hau baita gizakientzat feedbacka emateko seinale errazena.
Sistemak martxan jarri eta gero hobetzeko, lehenik eta behin DoQA izeneko galdera-erantzun elkarrizketa datu multzoa eraiki dugu. Datu multzo honek crowdsourcing bidez jasotako 2.437 dialogo ditu. Aurreko lanekin konparatuz gero, DoQAk benetazko informazio beharrak islatzen ditu, datu multzo barneko elkarrizketak naturalagoak eta koherenteagoak izanik. Datu multzoa sortu eta gero, feedback-weighted learning (FWL) izeneko algoritmo bat diseinatu dugu, feedback bitarra bakarrik erabiliz aurretik entrenatutako sistema gainbegiratu bat hobetzeko gai dena. Azkenik, algoritmo honen mugak aztertzen ditugu jasotako feedbacka zaratatsua den kasuetarako. FWL eszenatoki zaratatsura egokitzean lortzen ditugun emaitza negatiboek erakusten dute feedback zaratsua modelatzearen erronka, hau ebaztea oraindik ikerkuntza galdera ireki bat delarik.