Praktikak enpresatan. Deialdi berria: "Hezkuntza-arlotik lan-mundura igarotzea" programa

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/28

UPV/EHUko 510 ikaslek lan-mundura txertatzeko laguntza berriak jaso ahalko dituzte.

Helburua

Helburua da beka honen onuradun diren ikasleek gehiago trebatzea, lanbide-profil jakin bateko gaitasunekin loturiko jakintza, abilezia, trebetasun eta jarrerak lor ditzaten. Horretarako baliatuko da lan esperientzia ziurtatzeko aukera hau.

Baldintzak
Programan parte hartu dezakete:

  • 2017/18 ikasturtean unibertsitateko Graduko titulazio ofizial bat lortu duten ikasleak.
  • 2018/19 ikasturtean Graduko titulazio bateko azken urtean matrikulatuta dauden ikasleak.

Beka mota

  • 3 hilabeteko praktikak enpresatan: 2018ko urria-azaroa-abendua.
  • 1.500 euro, 3 hilabeteko aldia amaitu eta gero (PFEZaren atxikipena egingo da).
  • Orduak guztira: astean gehienez 30 orduko jardunaldia (360 ordu 3 hilabeteetan).
  • Hitzarmenak egingo dira enpresekin, eta ikasleak tutore baten eta instruktore baten laguntza izango du.

Enpresan egonaldia hasi baino hilabete bat lehenago (2018ko irailean) beka lortu duten ikasleek zeharkako gaitasunei buruzko ikastaro osagarria jasoko dute.