Bingeneko Unibertsitateak GIEko Eibarko atala bisitatu du

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/23

Argazkian: Oihana Aristondo (GIE Eibarko koordinatzailea), Stefan Gabriel (Bingeneko Unibertsitateko koordinatzailea) eta Mirari Antxustegi (Eibarko mugikortasun programen koordinatzailea).

Technische Hochschule Bingen University of Applied Sciences unibertsitateko koordinatzaile Stefan Gabrielek, GIEko Eibarko atala bisitatu zuen 2018ko uztailaren 10ean.

2017/18 ikasturte honetan, Erasmus+ mugikortasun hitzarmen bat sinatu du Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Alemaniako Rhineland-Palatinate eskualdean kokatuta dagoen Technische Hochschule Bingen University of Applied Sciences Unibertsitatearekin. Akordio honen bitartez, GIEko ikasleek Bingeneko Unibertsitatean beraien ikasketak osatzeko aukera izango dute. Era berean, Bingeneko ikaslek gure eskolara etortzeko aukera izango dute.

Stefan Gabrielek Energia Berriztagarrietako Ingeniaritzako Graduko ikasketa plana gertutik ezagutzeko aukera izan zuen, eta eskolako hainbat laborategi bisitatzeko aukera izan zuen. Tarte horretan, irakasleek zenbait ekiporen ezaugarrien gaineko azalpena eskaini zuten; izan ere, ekipo horiek erabiltzen dira eguzki energia fotovoltaikoa, eguzki energia termikoa, energia eolikoa, energia hidraulikoa, potentzia elektronika eta elektrizitatea edota bioenergia arloetako irakaskuntzan; horrez gain, erregai pilak eta hidrogenoa ikertzeko laborategian ere izan ziren.