Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko atala

Albisteak eta ekitaldiak

2018/19 ikasturtean SICUE mugikortasun programan parte hartzeko epea zabalik dago

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/13

Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetza 2018/19 ikasturtean SICUE mugikortasun programetan parte hartu nahi duten UPV/EHUko ikasleentzako deialdira aurkezteko eskaera-epea zabaldu du.

Epea zabalik izango da 2018ko martxoaren 13ra arte. Interesa duten ikasleek ondoko helbidean aurkituko dute eskaera-prozedura nola burutu azaltzen duen informazio guztia:

https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/sicue-programa-2018-2019