Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko atala

Euskararen Nazioarteko Eguna

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/29

Astelehenean, abenduak 4, 10:45etik 11:45era, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko azterketa gelan (6. Solairua) Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Eskolako partaideen eskutik, kalejira, euskal musika eta pintxo eta edari banaketa izango ditugu.

Eskolako ikasle, irakasle eta AZP guztioi gonbidapena luzatzen dizuegu.