NAZIOARTEKO ASTEA 2018: Mugikortasun programetan parte hartzeko aukerei buruzko informazio saioak

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/12

Irailak 17, 20 eta 21ean ospatuko da, UPV/EHUko hiru campusetan, NAZIOARTEKO ASTEAren edizio berria, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetzak antolatuta.

Saioetan, UPV/EHUk kudeatzen dituen mugikortasun programak; helburuko unibertsitateak; hizkuntza betebeharrak eta beste hainbat xehetasun azaldu egingo dira zehatz-mehatz, 2019-2020 eskaera-epea zabaldu baino lehenago.

Bidaia egin duten ikasleen esperientziak eta gomendioak ere entzuteko aukera izango da ekitaldian.