Itsas eta Haize Energia Jardunaldiak

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/21

2018ko apirilaren 11 eta 12an, Itsas eta Haize Energia jardunaldiak burutuko dira Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Eibarko atala).

Jardunaldi hauetan azalduko dira itsas energian, batez ere olatuen energian, eta energia eolikoan azken urteetan egiten ari diren ikerketen berri. Horretarako, Maxwind-Hispavista enpresa eta UPV/EHUko ikasle eta irakasleen parte hartzea izango dugu.

Hitzaldiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Jardunaldi hauen jasotzaileak dira eskenatoki energetiko berriak aurkitzeko interesa duten irakasle, ikasle, profesional eta beste edozein pertsona.

Honako hau da hizlarien eta ponentzien programa:

APIRILAK 11, ASTEAZKENA

  • 15:30ean. Francisco J. Asensio (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibarko ataleko irakaslea, UPV/EHU): “Itsasontzientzako propultsio eta sorkuntza elektrikoko sistema hibridoa"
  • 16:00etan. Gabriel Ibarra (Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea, UPV/EHU): “Mutrikuko zentraleko kapazitate faktorea eta errendimendua”
  • 16:30ean. Unai Elosegui (CEO Maxwind-Hispavista): “Pitch angeluaren zuzenketarako metodo berria”

APIRILAK 12, OSTEGUNA

  • 15:30ean. Ekaitz Zulueta (Gasteizko Ingeniaritza Eskolako irakaslea, UPV/EHU): "Turbina eolikoentzako fluxu kontrolerako sistema aktibo eta pasiboak"
  • 16:00etan. Arkaitz Rabanal (Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko ikaslea, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibarko atala, UPV/EHU): “Anemometro okerren identifikaziorako metodo berri bat”
  • 16:30ean. Igor Serna (Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan graduatua, Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Masterreko ikaslea, UPV/EHU): “Sare neuronalen aplikazioa aerosorgailuen yaw kontrolerako”
  • 17:00etan. Jon Martinez (Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan graduatua, Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Masterreko ikaslea, UPV/EHU): “Programa baten garapena profil aerodinamikoak CFD bidez saretzeko eta simulatzeko”

Sarrera librea da, lekua bete arte