Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko atala

Ikasketa amaierako Kutxa sariak

Lehenengo argitaratze data: 2017/12/21

Abenduaren 18an izan zen Eureka! Zientzia Museoan, 2016-2017 ikasturteko sariak eta diplomak Ikasketa Amaierako Sarien XLI. edizioko irabazleen artean banatzeko ekitaldia.   

Kutxak urtero ematen dizkie sariak Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetako edota Lanbide Hezitako Zentroetako dagokion arloan espediente akademikorik onena lortu duten ikasleei.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren Eibarko ataleko Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduan, Jon Martínez Ricok lortu du aipatutako saria.

Zorionak Jon!

Argazkiak: Kutxa