2018/2019 ikasturtean Berdinen Arteko Tutoretza planean parte hartzeko ikasleak hautatzeko deialdia irekita dago

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/23

2018/2019  ikasturtean Energia Berritzagarrien Ingeniaritza Graduko 3. mailako ikaslea izango bazara, berdinen arteko tutore izan zaitezke. Izen-ematea irekita dago: apirilak 23tik maiatzak 4 arte.


Zertarako balioko dit tutore izateak?

  • Unibertsitateak eskaintzen dituen aukera, zerbitzu eta laguntza guztiak zuzenean ezagutzeko.
  • Zure garapen pertsonal, sozial eta profesionala bultzatuko duten zenbait gaitasun orokor lantzeko: komunikaziorako, harremanetarako, orientaziorako eta lidergorako gizarte trebetasunak, besteak beste.
  • Unibertsitatean parte hartze aktiboa izateko.
  • Kredituak eskuratzeko (hautazko 3 ECTS kreditu, gehienez)*

*Elkartasuneko eta lankidetzako jarduerengatik aitortutako kredituak, Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitzeko eta Aitortzeko Arautegiak (Gobernu Kontseiluak 2012ko maiatzaren 16an onartutakoak) 11.5.c) artikuluan ezarritakoarekin bat.