Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Graduazio Ekitaldia

Ostegunean, irailak 17, arratsaldeko 18:00etan, Hezkuntza Esparruko  Areto Nagusian Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako titulatu berri diren ikasleen Graduazio Ekitaldia ospatu zen jendez gainezka zegoen aretoan.

Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatea ekitaldiaren buru izan ziren.

Ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan graduatuek bere diploma jaso zuten. Ingeniaritza Mekanikoko Graduan eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan titulatuei diplomak eman zitzaien ere. Bide batez, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduaren lehen promozioa graduatuko dela azpimarratu nahi dugu. Aipatutako titulazioa  Estatu osoan irakasten den bakarra da eta ikasleen aldetik  eskaera handia du.
 

GRADUAZIO EKITALDIAREN BIDEOA (Osoa)

 

Argazki galeria