Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola Eibarko ataleko graduazio ekitaldia

Ostegunean, irailak 22, arratsaldeko 18:00etan, Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian 2015/2016 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia izan zen.

Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduan, Ingeniaritza Mekanikoko  Graduan eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan titulatuei diplomak eman zitzaizkien.

Egitaraua:

  • Ekitaldi akademikoaren hasiera. José Ignacio San Martín, Gipuzkoako  Ingeniaritza Eskolako, Eibarko ataleko koordinatzailea.
  • Eibarko alkatearen parte-hartzea, Miguel de los Toyos.
  • Ikasleen ordezkarien parte-hartzea.
  • 2015/2016 ikasturtean graduatutako ikasleei Diplomak ematea.
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren parte-hartzea, Cristina Uriarte.
  • UPV/EHUko errektorearen parte-hartzea, Iñaki Goirizelaia.
  • UPV/EHUko  koroaren ekitaldia.
  • Graduatutako ikasleen argazki saioa.
  • Lunch-a.

 

GRADUAZIO EKITALDIAREN BIDEOA (Osoa)

Argazkiak