Mintegia: Introduction of renewable energy by intergrating thermal solar energy systems within HVAC – Theoretical and practical implementation of thermal solar energy

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/23

Apirilaren 5ean, asteazkena, eguzki energia termikoaren gaineko mintegi bat egongo da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibarko Atala) San Andres aretoan. Hizlaria Chris Hendrickx izango da, Hasselteko PXL Unibertsitatekoa (Belgika).

Mintegiaren izenburua da "Introduction of renewable energy by integrating thermal solar energy systems within HVAC – Theoretical and practical implementation of thermal solar energy" eta sistema hauen ebaluazioa izango du aztergai. Mintegiaren barruan bisita tekniko bat egingo da eskolaren ondoko «Hexagono» eraikineko eguzki instalazio termikora, non eraikinerako ur sanitario beroa sortzen den. Bisita honetan haren funtzionamendua ebaluatuko da eta hobekuntzak proposatuko dira.

Chris Hendricks ingeniaria da eta Hasselteko PXL Unibertsitateko irakaslea. Bertan eraikinetako instalazio termikoen diseinu, kudeaketa eta analisiari buruzko eskolak ematen ditu.

Gaiak:

  1. Theoretical: Introduction about the different technologies – typology; Design and dimensioning according to customer defined needs and present HVAC-technology; Adjustment and optimisation of performance of thermal solar system
  2. Practical: Design and dimensioning of own thermal solar energy systems; Calculation of technical parameters according to adjustment and optimisation of performance; Calculation of economical and ecological bilan
  3. Simulation: Introduction of simulation software for designing and dimensioning thermal solar systems; Demo calculation with Valentin software T*SOL ; Review on generated reports - calculation of economical and ecological bilan
  4. Analyse project thermal solar energy-system at Hexágono: Practical session on determination of applied technology – typology @UPV; Determination of applied technical parameters

 

  • Eguna: Apirilak 5
  • Ordua: 15:30 (3 orduko iraupena)
  • Lekua: San Andres aretoa
  • Hizkuntza: Ingelesa

Edukiera mugatua da (50 plaza ). Nahitaezkoa da izena ematea martxoaren 30a baino lehen, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibarko ataleko ikasle guztiei e-mailez bidalitako estekaren bidez.

Bertaratze ziurtagiria emango da.