Hitzaldia: Nordic Folkecenter for Renewable Energy eta bertako praktiken programa

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/17

Asteazkenean, martxoaren 22an, hitzaldi bat emango da Nordic Folkecenter for Renewable Energy-ri eta bertako praktiken programari buruz, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako San Andres aretoan (Eibarko atala).  Leire Gorroño Albizu izango da hizlaria, Nordic Folkecenter for Renewable Energy-ko kidea.

Nordic Folkecenter for Renewable Energy irabazi asmorik gabeko erakundea da, independientea, bai Danimarkan bai mundu osoan zerbitzu hauek ematen dituena: ikerketa, teknologiaren garapena, prestakuntza eta informazioa fabrikaziorako, industriaren berrikuntzarako eta energia berriztagarriaren eta energiaren aurrezpenaren teknologien aplikaziorako.

Leire Gorroño Albizu, industria-antolaketako ingeniaria da (Mondragon Unibertsitatea), eta Masterra Plangintza eta Kudeaketa Energetiko Iraungarrian (Aalborg-eko Unibertsitatea, Danimarka). Energia berriztagarrien sozioekonomia da bere interesgune nagusia. Nordic Folkecenter for Renewable Energy-n, ahalmen komunitarioan, tokiko garapenean eta tokiko onarpenean espezialista gisa, gai horiei lotutako politiken, informazio estrategien eta proiektuen gomendioak garatzen dihardu.
 

Gaia: Nordic Folkecenter for Renewable Energy eta zentroaren praktika-programa:

  • Danimarkako energia-sistemaren eredua eta energia komunitarioa
  • Nordic Folkecenter for Renewable Energy, energia berriztagarriak sustatzeko 1983an Danimarkan fundatutako erakundea
  • Folkecenter-eko praktiken programa

Eguna: martxoak 22
Ordua: 15:30 (Ordu 1 iraungo du)
Lekua: San Andres aretoa
Hizkuntza: gaztelania


Sarrera librea da.