Jardunaldiak: "Energia, Ingurumena eta Gizartea"

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Eibarren, Eibarko Udalaren Ingurumen Sailarekin batera 'Energia, Ingurumena eta Gizartea' izeneko jardunaldiak antolatu ditu urriaren 4, 18 eta 25ean, Portaleako Areto Nagusian, Eibarren, 19etatik 20:30etara.

  • Lehen hitzaldia, urrian 4an, Alba del Campo Cadizko Trantsizio Energetikoaren Mahaiaren koordinatzaileak eskainiko du.  "Transición energética y democracia: Obstáculos, retos y oportunidades": Klima aldaketa eta gure eredu energetikoak gizartean eta ingurumenean duen eragin beldurgarria direla eta, premiazkoa da eredu berriztagarri eta jasangarri baterako trantsizio bati ekitea. Esan genezake mundu mailan trantsizio hori hasi dela, baina trantsizio horrek gaur egungo gizarte desberdinkerian sakondu eta ingurumen krisia larriagotu dezake, edo, kontrara, gizarte parekideago, justuago eta demokratikoak eraikitzen lagundu. Jardunaldi honetan, trantsizio energetiko demokratiko batek dituen oztopoez, erronkez eta aukerez hausnartuko dugu eta Cadizko energia mahaien esperientziak partekatuko ditugu.
  • Urriaren 18an, Santiago Barba Eko-REC enpresako zuzendariak, 'Ekonomia zirkularraren'  inguruan hitz egingo du."Economía circular: del residuo al recurso industrial": Hitzaldiaren helburua da Eko-REC enpresak birziklapenaren, eraginkortasun energetikoaren eta, bereziki, Ekonomia Zirkularrari buruzko I+G+I arloaren munduan izandako esperientzia azaltzea. Eko- REC da gaikako bilketaren bitartez jasotako PET botilak birziklatzen dituen enpresa bakarra. 23.000 tona hondakin PET lamina (elikagaietarako bilgarria) eta poliester zuntza (automobilgintzarako) bihurtzen ditugu, eta, horretarako, 115 pertsonari ematen diegu lana. Negozio eredu hau bakarra da Europan.
  • Azkenik, urriaren 25ean, Meghan Sapp Planet Energy SL enpresako gerenteak hitzaldia eskainiko du. "Desarrollo rural sostenible aprovechando la energía del entorno": Azken mende erdian, hirigintzara bideratutako mugimenduak ia hutsik utzi ditu herriak, eta hiriak, berriz, beteta baina horri eusteko baliabiderik gabe. Herrietan bizi direnek edo bizi kalitatearen bila herrietara itzuli direnek, gizartean, ingurumenean eta ekonomian jasangarritasuna lortzeko, ezinbestekoa izango dute baliabideak ondo kudeatzea, eta hor funtsezkoa da energia. Baina nola lor daiteke? Meghan Sappek, energia berriztagarrien nazioarteko aholkularitza enpresako gerenteak, landa guneari zein hiriguneari eusteko energiaren, uraren eta elikaduraren artean dagoen loturari erreparatuko die, eta etorkizun jasangarri bat izateko beharrak eta baliabideak integratzeko estrategiez, ereduez eta adibideez hitz egingo digu.


Jardunaldien sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.

 


Bioenergiari buruzko III. Jardunaldiak (Jardunaldia )

Kokapena

Eibar (Gipuzkoa)

Data

  • Hasiera: 2017/04/24 15:30

Deskribapena

2017ko apirilaren 24 eta 25ean, Bioenergiari buruzko III. jardunaldiak burutu dira Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Eibarko atala). Bertan adierazi da energia berriztagarrien sektorearen egungo egoera zertan den, bai eta sektore publikoan biomasan oinarritatutako bero-sorkuntza proiektuen diseinua eta ezarpen potentziala.

Jardunaldion helburua gizartea sentiberatzea da egungo energia sistemak eragiten dituen problemen inguruan eta hainbat hedabide aurkeztea, gizarte eta ekonomia garapen jasangarriak izango badira.

Jardunaldi hauen jasotzaileak dira eskenatoki energetiko berriak aurkitzeko interesa duten irakasle, ikasle, profesional eta beste edozein pertsona. Honako hau da hizlarien eta ponentzien programa:


APIRILAK 24, ASTELEHENA

  • 15:30etan. Andrés Fernández (Abadiñoko Udala): "Plan de gestión de la biomasa. Uso de los recursos propios del monte municipal"
  • 16:30etan. Josu Azpitarte (Biotermiak): "Visión práctica y comercial del aprovechamiento con fines energéticos de la biomasa"

 

APIRILAK 25, ASTEARTEA

  • 15:30etan. Sergio López (Energiaren Euskal Erakundea - EVE): "Iniciativa de colaboración con Ayuntamientos, HAZI y EVE para el fomento de la utilización de biomasa con fines energéticos. Casos de estudio"
  • 16:30etan. Iñaki Gerenabarrena (Hazi Fundazioa): "La madera, un combustible de presente y futuro en Euskadi"

Bioenergiari buruzko II. Jardunaldiak (Jardunaldia )

Data

  • Hasiera: 2016/04/12 15:30

Deskribapena

Apirilaren 12 eta 14an, Bioenergiari buruzko II. Jardunaldiak burutuko ziren Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan (Eibar). Bertan adierazi da energia berriztagarrien sektorearen egungo egoera zertan den, bai eta sektore publikoan biomasan oinarritatutako bero-sorkuntza proiektuen diseinua eta ezarpen potentziala.

Jardunaldion helburua gizartea sentiberatzea da egungo energia sistemak eragiten dituen problemen inguruan eta hainbat hedabide aurkeztea, gizarte eta ekonomia garapen jasangarriak izango badira.

Jardunaldi hauen jasotzaileak dira eskenatoki energetiko berriak aurkitzeko interesa duten irakasle, ikasle, profesional eta beste edozein pertsona. Honako hau izan da hizlarien eta ponentzien programa:


• APIRILAK 12, ASTEARTEA

• APIRILAK 14, OSTEGUNA


Energia Eolikoari buruzko Jardunaldia (Jardunaldia )

Kokapena

Eibar (Gipuzkoa)

Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsiatate Eskola
Avenida Otaola - 20600, Eibar (Gipuzkoa)

Data

  • Hasiera: 2015/09/17 16:3

Deskribapena

  • Unai Fernandez Gamiz (Gasteizko Ingeniaritzako U.E): "Green Energy Taldea (GET) + Active and Passive flow control devices for wind turbines"
  • Pablo Mtz. Filgueira (Gasteizko Ingeniaritzako U.E): "Vortex Generators: CFD and Analytical Models"
  • Jon Ayerdi (Gasteizko Ingeniaritzako U.E): "Microtabs"
  • Pelayo Choya (Gasteizko Ingeniaritzako U.E): "5MW NREL wind turbine full rotor CFD computations"
  • Alain Ulazia Manterola (Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko U.E): "Offshore wind potential study with R" - "Aerodynamical design and 3D printing of a blade"
  • Iñaki Martin (Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko U.E):
     

Unibertsitatea - Enpresa Jardunaldia (Jardunaldia )

Data

  • Hasiera: 2015/04/15 9:00

Hartzaileak

  • Ikasle
  • Enpresa bezeroa
  • Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Deskribapena

Jardunaldiaren helburua:
Energia berriztagarriekin edo/eta eraginkortasun energetikoarekin erlazionatutako enpresa mundua eta aipatutako sektoreetan espezializatutako ikasleen arteko gertutasuna sustatzea da, eta bide batez, ikasleei berriztagarrien eta eraginkortasunaren merkatuak eskaintzen dituen aukerak helaraztea.
Bestetik, merkatuari begira, bertan sartu ahal izateko unibertsitateko ikasleen gaitasun teknikoa enpresei jakinaraztea.

Jardunaldiaren Programa Teknikoa:

  • Jardunaldiaren aurkezpena.
  • Kudeatzaile Energetikoen Euskal Elkarte Profesionala  aurkeztea. (AproBasge).
  • AproBasge-Eibarko Unibertsitatea  akordioaren aurkezpena (30 min).
  • Networking enpresa-ikasleak.
    • Conpy Basque Partzuergoaren kide diren 4 enpresen aurkezpena (60 min).
    • Estrategia energetikoak Debabarrenan. DEBEGESA (15 min).
    • Ikasleek burututako proiektu/ esperientzien aurkezpena (60 min).
  • Eztabaida: Enpresa-elkarte-unibertsitate- ikasleak (60 min).
    • Zer behar du merkatuak? Zer behar dute enpresek?
    • Eta ikasketak amaitu ondoren, zer?
  • Amaiera eta eskerrak.

Jardunaldiak hiri adimendunen garapenerako Euskal Pymeen koordinazio eta laguntza jaso du: www.conpybasque.com eta Debarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
www.debegesa.eus/es

 

NETWORKING ENPRESA-IKASLEAK: Conpy Basque Partzuergoaren kide diren  4 enpresen aurkezpena:

  • Gruposimec energia  – www.gruposimec.es
    • Eraikin tertziario eta bizilekuetan biomasa sistema eta eguzki sistema  termikoa aplikatzea.
  • Enerbasque  - www.enerbasque.com
    • Energia berreskuratze eta sormen elektrikorako sistemen fabrikazioa.
  • Sustainable Reference  - www.sustpro.com
    • Lehenengo iraunkortasun plataforma eta sare sozialaren garapena eta alor nazional  eta nazioartekoetan proiektuak ezartzea.
  • BaiWind    www.baiwind.com
    • Sistema mini-eolikoak eta nazioko eta nazioarteko proiektu ezberdinak.


NETWORKING ENPRESA-IKASLEAK:

  • Debegesa:

Debarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea – www.debegesa.eus/es

  • Estrategia energetikoak Debabarrenan.

 

NETWORKING ENPRESA- IKASLEAK: Ikasleen proiektuen aurkezpena:
Ikasle bakoitzak 5 minutuko aurkezpena egingo du, eta era laburrean, proiektuaren helburua azalduko du.

1. ARRIAGA LARRAZABAL, ENEKO "Patala zentral hidroelektrikoaren azterketa teknikoa"
2. BENAVENTE SANCHEZ, PABLO "Parking fotovoltaico"
3. BERRA ALFONSO, AMAIUR: "Hernaniko district heating-a, bidegarritasun azterketa"
4. CARBALLO GARCIA DE VICUÑA, XIAN: "Diseño óptimo de un sistema de cogeneración conectado a red"
5. DE ANDRES OLABARRIA, JON: "Gestión de la calefacción de la EUITI de Eibar a través de la web"
6. FERNANDEZ BUSTAMANTE, PABLO: "Diseño y fabricación de prototipos de turbinas eólicas para fines didácticos, incluyendo nuevas palas para el aerogenerador del laboratorio de mecánica de fluidos"
7. SETIEN ECHENIQUE, OHIANE: "Análisis sensibilidad variables que intervienen en la vida útil de un sistema de acumulación térmica interestacional"
8. GONZALEZ GARRIDO, AMAIA: "Implementación de Energías Renovables en una nave avícola"
9. GONZALEZ LARRAMENDI, JULEN: "Nevado del Ruiz sumendiko zentrale geotermiko baten diseinua"
10. RETOLAZA DIEZ, MARKEL: "Ur termalen aprobetxamendurako bero ponpa bidezko sistemaren instalazioa"
11. URIARTE PEREZ DE NANCLARES, IRATI: "Turbina eolikoen potentzia eta bulkada koefizientearen optimizazioa FASTen bitartez"

 

JARDUNALDIKO BIDEOAK IKUSGAI


 


Elektrizitateari buruzko Jardunaldiak (Jardunaldia )

Kokapena

Eibar (Gipuzkoa)

San Andres Aretoa - Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsiatate Eskola
Avenida Otaola - 20600, Eibar (Gipuzkoa)

Data

  • Hasiera: 2015/03/23 15:30

Deskribapena

Martxoaren 23, 24, 25 eta 26an, 15.30etan, Eibarko UPV/EHUko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan, Elektrizitateari buruzko Jardunaldiak burutuko dira.

Jardunaldi hauen jasotzaileak dira eskenatoki energetiko berriak aurkitzeko interesa duten irakasle, ikasle, profesional eta beste edozein pertsona.

Sarrera librea da, lekua bete arte.

PROGRAMA

Astelehena, martxoak 23 15:30etan

  • Pablo Eguía

"Espainiako sistema elektrikoa" (pdf, 4,77MB)

Asteartea, martxoak 24 15:30etan

  • Santiago Ochoa de Eribe (Goiener)

"Merkatu elektrikoak eta fakturazioa" (pdf, 1,23MB)

  • Eduardo Urtubi

"Autokontsumoaren legedia"

 

Asteazkena, martxoak 25 15:30etan

  • Dokumentala: "#Oligopoly2. El imperio eléctrico contra todxs"

Osteguna, martxoak 26 15:30etan

  • Aitor Urresti

"Banaketa sare herritarrak" (euskaraz) (pdf, 0,9MB)

  • Jon Terés Zubiaga (Energia Gara – Som Energia)

"Energia Berriztagarrien proiektuak: Autokontsumoa eta alternatibak" (pdf, 3,06MB)

  • Igor Aldalur (Udalbiltza eta Coop57)

"Proiektuen finantziaketa"


Bioenergia I. Jardunaldiak (Jardunaldia )

Data

  • Hasiera: 2014/11/25 16:00
  • Amaiera: 2014/11/26 17:30

Hartzaileak

  • Ikasle
  • Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Deskribapena

 AZAROAK 25, ASTEARTEA

  •     16:00etan. Iñaki Bóveda (EVEko Industria Ingeniaria) eta Andoni Erkiaga (HAZIko Nekazaritza-ingenieria)

"Iniciativa vasca para el uso de la biomasa con fines energéticos"

  •     17:00etan. Iñaki Bóveda (EVEko Industria Ingeniaria)

"Planificación energética. Situación de las Energías Renovables en Euskadi"

  •     18:00etan. Andoni Erkiaga (HAZIko Nekazaritza-ingeniaria)

"Gestión del Recurso Biomasa I : biomasa potencial, accesible y disponible"

AZAROAK 26, ASTEAZKENA

  •     15:30etan. Iñaki Gerenabarrena (HAZIko Basogintzako Ingeniaria)

"Gestión del Recurso Biomasa II : biomasa potencial, accesible y disponible"