ENEDI Research Group (Energy in Buildings)

Zuzendaria: José María Sala Lizarraga

GIE Eibarko kideak: Álvaro Campos Celador, Aitor Urresti González

Lan ildoak: ENEDI (Energetika eraikuntzan) ikerketa-taldea, UPV/EHUko irakasle diren 8 doktorek eta 12 ingeniarik eta arkitektok osatzen duten taldea da. Honako lan-ildo nagusietan garatzen du jarduera:

  • Eraikinen modelizazio, simulazio eta zertifikazioa
  • Material berrien garapena, analisia eta implementazioa, bereziki fase aldaketako materialeak (PCM), eraikinetan energia termikoaren biltegiratzea integratzeko
  • Eraikinen instalazio termikoen analisi esperimentala eta simulazioa, eta energia berriztagarrien integrazioa
  • Eskualde mailako eguzki energia eta geotermiaren potentzialaren analisia
  • Eskualde edo herri mailako metabilismo energetikoaren analisia

Ikerketa taldearen jarduera Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren lankidetza hitzarmen baten integratzen da,  Eraikuntzaren Kalitate Kontrolaren Laborategiaren Sail Termikoaren kudeaketa eta garapenaz arduratzen delarik.

Harremanetarako pertsona GIE Eibar: Álvaro Campos Celador

Helbide elektronikoa: alvaro.campos@ehu.eus