Gradu Amaierako Lana

2019/2020

Gradu Amaierako Lana (GRALa) gauzatzeko, ikasleek, banaka, proiektu, memoria edo azterlan orijinal bat egin behar dute, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean, eta bertan graduko ikasketa aldian jasotako prestakuntza gaiak eta lortu dituzten ahalmen, gaitasun eta trebetasunak bildu eta garatuko dira.

Araudia

GRALaren esleipena

GRALa esleitzeko ikasleak ezin izango ditu eduki 72 kreditu baino gehiago gainditzeke, GRALaren kredituak barne; beraz, 168 kreditu gainditu ondoren egin ahal izango da esleipena.

Esleipena GAUR aplikazioan egin behar da:

GAUR >> Gradu Amaierako Lana-Master Amaierako Lana
Gradu amaierako lanak kudeatzeko eskuliburua (ikaslearen profila)
Gradu amaierako lanak kudeatzeko eskuliburua (zuzendariaren/tutorearen profila)


Ikasleak GRAL aukeratzeko bi bide nagusi ditu:

1) Lana zein arlotan, zein gairen inguruan izango den badaki eta hori aurrera eramaten lagunduko dion zuzendaria topatuko du (adostutako lana esaten zaio). Berari bururatutako lana zein enpresa batek proposatutakoa izan daiteke.

2) Ez du argi ikusten zein gairen inguruan egingo duen lana eta eskaintza publikoa ireki arte itxaron dezake. Eskaintza publikoa GAUR bitartez argitaratzen da ikasturtean bi aldiz, irailean eta otsailean, gutxi gora behera.

2019/20 ikasturteko eskaintzen egutegia

GRALa enpresa baten egiten bada, praktika hitzarmen baten barruan, ez da egutegi hau bete beharko; enpresan GRALa egiteko aukera, zabalik egongo da ikasturte osoan zehar. GRALa enpresa baten egiteko, bete hurrengo inprimakia:

GRALaren matrikula

Lanaren matrikula egiteko ikasleak ikasketa planeko gainerako gai guztiak gaindituta izan behar ditu. Hortaz, GRALari dagozkion kredituak izan ezik, graduko titulua lortzeko beharrezkoak diren gainerako kreditu guztiak.

GRALa gauzatzea

GRALa titulazioarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari eta, oro har, ikaslearen ikasketa arlokoak izango diren datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeari begira egingo da, ikasleak gizarteari, zientziari, teknologiari edo etikari loturiko gai nabarmenei buruzko gogoeta egin eta iritzia eman dezan eta gogoeta eta iritzi horiek kritikoak, logikoak eta sortzaileak izan daitezen.

Zehazki graduan zehar lortutako gaitasunak sendotzea eta gaitasun horiek praktikan aplikatzeko trebetasuna garatzea da helburu nagusia. Horretarako, lan bat egingo dute: graduan hartutako prestakuntza akademikoarekin zerikusia duen problema bat aztertuko dute eta problema horri konponbide egoki bat diseinatu eta, behar izanez gero, inplementatu egingo dute.

Ondoko trebetasunak landuko eta egiaztatuko dira lanaren garapenean:

  • Lanan aurreikusitako helburuak erdiestea, hura garatzerakoan agertutako zailtasunak bere kabuz gaindituz.
  • Egin beharreko lana planifikatzea eta kudeatzea.
  • Memoria bat modu egokian idaztea, eginiko lana zehatz jasotzen duen memoria bat sortuz. Memoriak ingeniaritza-proiektu bati egokitutako egitura izango du, eta estiloa, berriz, zehatza eta formala izango da.
  • Eginiko lana jendaurrean azaltzea eta defendatzea.

Defentsa eta ebaluazioa

Memoria defendatzeko prest egoterakoan ikasleak defentsa GAUR bitartez eskatu beharko du. Eta jarraian lanaren zuzendariak eskaera berrikusiko du baiezkoa edo ezezkoa emanez, horretarako zuzendariaren txostena (II.eranskina) dokumentua bete beharko du.

2019/20 ikasturteko defentsarako prozedura eta egutegia

Memoria ADDI sistemaren bitartez entregatzen da, defentsa eskaera egin aurretik.

Ikasleak aurrez aurre defendatu beharko du GRALa. Epaimahaiak lana ebaluatuko du zuzendariaren (eta bere kasuan enpresako tutorearearen) iritzia kontuan hartuz.