Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola Eibarko ataleko graduazio ekitaldia

Asteazkenean, urriak 10, arratsaldeko 18:00etan, Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2017/2018 ikasturtean, Eibarren, titulatu berri diren ikasleen Graduazio Ekitaldia izan da.

Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea, Xabier Ostolaza, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria eta Oihana Aristondo, Eibarko ataleko koordinatzailea ekitaldiaren buru izan dira.

Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko 4. promozioko 65 titulatuei diplomak eman zaizkie.

Kontuan izan behar da, ikasle hauen %40ak baino gehiagok mugikortasun programetan parte hartu duela, eta %60ak baino gehiagok praktikak egin dituela 35 enpresa eta erakunde desberdinetan.

Graduazio ekitaldia 2018