Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko atala

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako astea

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/16

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko Berdintasun batzordeko kideok, datorren azaroak 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunari begira, zenbait ekintzak antolatu ditugu eta parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

  • Azaroak 22, osteguna: Autodefentsa tailerra (plaza mugatuak)
    • Ordua: 15:30etik 18:30era
    • Lekua: e-mailez jakinaraziko zaie izena eman dutenei
    • Izena emateko, bidali mezu bat helbide honetara: mirari.antxustegi@ehu.eus

 

  • Azaroak 26, astelehena: Aurten Euskal Herrian eraildako biktimen oroitzapen ekitaldia
    • Ordua: 11:00etan
    • Lekua: Zapata gorriak txokoan (Eskolako hall-ean)

 

  • Azaroak 28, asteazkena: “Hombres y violencia machista, el silencio nos hace cómplices” hitzaldia Txema Olletaren eskutik (AHIGE)
    • Ordua: 12:30ean
    • Lekua: San Andres aretoa
    • Sarrera librea da, lekua bete arte.