Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko atala

KAKTUSA BIZIRIK, antzerki bidez energia-modeloa eztabaidatzen

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/28

  • Eguna: azaroak 6
  • Ordua: 18:00etan
  • Lekua: Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusia

Euskal Herriko Unibertsitateko, Mugarik Gabeko Ingeniaritzako eta Ekologistak Martxaneko lagunek osatzen dute TRADENER ikerketa-proiektua. Azken bi urteetan, Ipar-Hego ikuspegi batean oinarrituz, geure energia-modeloak eragiten dituen gizarte- eta ekologia-inpaktuak aztertu dira. Proiektu horretan zehar sakondutako ideiak eta gogoetak batzen dira “Kaktusa bizirik” antzerki-lanean. Antzerkiz taldeak lanari ekin eta humorez eta emozio handiz sortu dute obra: eguneroko bizitzaren parte diren ohiturek eragindako energia-aztarnaren handitzea antzezten da eta planetaren bizitza gero eta sostengaezinago bilakatzen dela ondorioztatzen da. Antzezlanaren ostean mahai-inguru bat egingo da eta, talde-lanean hausnartuz, gizarte- eta ekologia-arazoei hautabideak lortuko zaizkio.

Antzerki-lana behin bakarrik estreinatuko da, Gipuzkoan, azaroaren 6an 18:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian; 40 minutu iraungo du eta elebiduna da.

Sarrera librea da, lekua bete arte.