Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko atala

Ponentzia / Tailerra: "Coaching-a, garapen pertsonala eta profesionala bikaintasunera"

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/22

Photo by Jamie Street on Unsplash

Coaching-a zer den jakin nahi duzu?, Zertarako erabiltzen den jakitea?, Tresnak zuzenean ikusi eta probatzeko aukera izatea?

Asteazkenean, azaroaren 27an, 12:30ean, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibarko atala) San Andres aretoan "Coaching-a, garapen pertsonala eta profesionala bikaintasunera" ponentzia/tailerra emango du Izaskun Unzainek. Coach ziurtatua eta EBSko zuzendaria da Unzain.

Sarrera librea da, lekua bete arte.