Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko atala

2018/2019 ikasturtean Berdinen Arteko Tutoretza planean parte hartzeko ikasleak hautatzeko deialdia irekita dago

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/23

2018/2019  ikasturtean Energia Berritzagarrien Ingeniaritza Graduko 3. mailako ikaslea izango bazara, berdinen arteko tutore izan zaitezke. Izen-ematea irekita dago: apirilak 23tik maiatzak 4 arte.


Zertarako balioko dit tutore izateak?

  • Unibertsitateak eskaintzen dituen aukera, zerbitzu eta laguntza guztiak zuzenean ezagutzeko.
  • Zure garapen pertsonal, sozial eta profesionala bultzatuko duten zenbait gaitasun orokor lantzeko: komunikaziorako, harremanetarako, orientaziorako eta lidergorako gizarte trebetasunak, besteak beste.
  • Unibertsitatean parte hartze aktiboa izateko.
  • Kredituak eskuratzeko (hautazko 3 ECTS kreditu, gehienez)*

*Elkartasuneko eta lankidetzako jarduerengatik aitortutako kredituak, Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitzeko eta Aitortzeko Arautegiak (Gobernu Kontseiluak 2012ko maiatzaren 16an onartutakoak) 11.5.c) artikuluan ezarritakoarekin bat.

Dokumentuak

  • formatAttachment. documentData: /documents/1294053/1488885/Deialdia_Convocatoria_BAT_1819/9e94392f-4c5e-4bbc-8e57-2254303bdee3

    2018 - 2019 IKASTURTEAN BERDINEN ARTEKO TUTORETZA PLANEAN PARTE HARTZEKO IKASLEAK HAUTATZEKO DEIALDIA (Dokumentua ezin izan da aurkitu.)

  • formatAttachment. documentData: /documents/1294053/1488885/BAT+eskaera+solicitud+1819/baf19851-11b1-44f3-863c-9323e8f772c2

    2018 - 2019 IKASTURTEAN BERDINEN ARTEKO TUTORETZA-PLANEAN PARTE HARTZEKO IKASLEAK HAUTATZEKO DEIALDIAN IZEN EMATEKO ORRIA (Dokumentua ezin izan da aurkitu.)

  • formatAttachment. documentData: /documents/1294053/1488885/Ebazpena+-+Resoluci%C3%B3n+1819+BAT/b7cfb89a-04b0-058d-6188-eb302861f5cf

    EBAZPENA (Dokumentua ezin izan da aurkitu.)