Ikasleen Kontseilua

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibarko atala) Ikasle Kontseiluko kideak

  • Presidentea: Julen Pérez Landa
  • Idazkaria: Oihane Oskaritz Sanz
  • Kideak: Olatz Lizaso Eguileta, Mikel Sarasola Artolozaga, Eider Mendiburu Valor

Zer da?

Ikasle Kontseilua ikasleak ordezkatzeko organo gorena da. Erakundeak lana egoki egin dezan zaintzen du, ikasleak unibertsitateko taldeekin harremanetan jartzen ditu eta unibertsitate honetako ikasle eta elkarteen kezkei konponbidea ematen saiatzen da.

EHUko Ikasleen Kontseiluaren Araudiaren arabera:

54. artikulua - Funtzioak.

1. Ikastegiko Ikasleen Kontseiluari dagokio:

  • 1.1. Kideen artean zuzendaritza-organoa aukeratzea, eta hala balegokio, EHUko Ikasleen Kontseilurako ordezkaria hautatzea.
  • 1.2. Aurrekontuaren banaketa erabakitzea.
  • 1.3. Ikastegiak Ikasleen Kontseiluari utzitako lokalak, instalazioak, ondasunak eta baliabideak zuzen erabiltzen direla bermatzea.
  • 1.4. Ikastegiko ikasleen antolakuntza kolektiboa sustatzea eta horren alde lan egitea.
  • 1.5. Ikasleak Ikastegiko organoetan ordezkatzea, eta Ikastegiari bakarrik eragiten dioten kontuetan, unibertsitateko instantzien aurrean ordezkatzea.
  • 1.6. Ikasleen eskubideak bermatzea eta horien betetzea exijitzea.
  • 1.7. Sailetan lehenengo eta bigarren zikloko ikasleen ordezkariak izendatzea, Araudi honetan ezarritako prozeduraren arabera.
  • 1.8. Kideen artean, Ikastegiari dagokion Campuseko Batzorderako ordezkaria hautatzea.
  • 1.9. Oro har, Ikastegian Araudi honek EHUko Ikasleen Kontseiluari aitortutako eskumenak garatzea (ikus 3. artikulua).

2. Hala balegokio, ikastegiko Ikasleen Kontseiluaren funtzionamendurako Araudi espezifiko bat lantzea eta proposatzea. Xedapenek Esparru Araudi honetan zehaztutakoa errespetatu beharko dute.

Non gaude?

Ikasle Kontseiluaren bulegoa lehenengo solairuan dago kokatuta, 01B14 gelan.

Harremanetan jartzeko

Kexak eta Iradokizunak

Atezaintza ondoan postontzi bat dago eta beste bat Eskolako web orrian. Bertan, kexak eta iradokizunak egin ditzazkezu. UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren bitartez ere aurkeztu ditzazkezu kexak.