Jarduera praktikoak 2019/2020

Zer dira jarduera praktikoak?

Euskal Herriko Unibertsitateko ikastegietan egiten diren jarduerak dira eta horietan aktiboki parte hartu eta unibertsitate ikasketei buruzko informazioa hobetuko duzu.

Nork har dezake parte?

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxiler, Lanbide Heziketako Goi Mailetako Ziklo, Arte Ikasketa eta Kirol Ikasketetako lehenengo mailako ikasleek.
Eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleek eta orientatzaileek.

Noiz egingo dira?

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean, 2020ko urtarrilaren 20an eta 22an egingo da "Energia Berriztagarrietarako Teknologiak" jarduera.

Gaztelaniaz 15:30etik 17:00era.

Euskaraz 17:00etik 18:30era.

 

Izena emateko epea zabalik dago 2019ko abenduaren 2tik 11ra