null

V EKONOMIA, ENPRESA ETA GENERO JARDUNALDIAK: emakumezkoak digitalizazioaren aroan (Jardunaldia)

Noiz eta non

2020/03/25, 11:15

Deskribapena

Lekua:  Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko). Areto Nagusia

Jardunaldi hauen bidez enpresa, ekonomia eta zuzenbide arloetan genero ikuspegia barneratzea bultzatu nahi da, bere garrantziaren eta egokitasunaren kontzientzia sustatuz, eta arlo honetan praktika onen eredu eta adibideak aurkeztuz. Aldi berean, unibertsitatean gai honen inguruko hausnarketa ere bultzatu nahi da, bereziki enpresaren eta honen kudeaketaren inguruko irakaskuntza eta ikerketari dagokionez.

Aurtengo edizioan, jardunaldiek egunerokotasun handiko gaia landuko dute: digitalizazioa eta honek generoaren ikuspegitik dituen efektuak, bereziki eten digitala izenekoa. Horretarako esparru ezberdinetako adituek parte hartuko dute, ikuspegi akademikoa eta praktikoa barneratuz, legearen, enpresaren eta ekonomiaren ikuspuntutik, eta ondoren solasaldi ireki bat izanda.

Jardunaldia ikasleei, irakasleei , profesionalei eta, orokorrean, gaian interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Harremanetarako datuak