JARDUNALDIA: Moneta sozialetatik haratago. Ekhilur S. Koop. proiektua (Jardunaldia )

Noiz eta non

2018/11/26, 12:45

Deskribapena

Lekua:

Enpresa eta Ekonomia Fakultatea (Sarriko). Areto Nagusia.

Azalpena:

Jardunaldi honetan Ekhilur S.Koop. proiektua ezagutaraziko da, Ekhi moneta lokalaren garapena dena, azken hau 2011an bidea hasi eta 2013an Bizkaiko udalerri ezberdinetan martxan jarri zelarik.

Gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik interes handikoa den alternatiba hau tokiko ekonomiaren sustapenean, inguruko gizartearekiko loturan eta kapitala ez metatzea bezalako printzipioetan oinarritutako ordainketa-modua da.

Moneta lokal eta sozialen aurreko esperientzietatik abiatuta, Ekhilur proiektuaren berezitasunak aurkeztuko dira, kontsumo-kooperatibaren forma juridikoa hartu duena, bere lurralde esparrua hedatu duena, eta teknologia digitalaren erabilpenean oinarritzen dena.

Jardunaldia ikasleei, irakasleei eta publiko orokorrari zuzenduta dago.

Hizkuntza: gaztelera

Antolatzaileak:

Enpresaren Zuzenbidea Sila. UPV/EHU.

Ekhilur S.Koop.

Harremanetarako:

irati.basoredo@ehu.eus

itziar.villafanez@ehu.eus