MASTER EGUNA 2013

Lehenengo argitaratze data: 2013/04/16

Bizkaia Aretoa. Abandoibarra 3, Bilbo. Apirilaren 19an, 15:30etik 20:00etara

  • Zatoz inaugurazio hitzaldira
  • Eskuratu master eskaintzari buruzko informazioa gure standetan
  • Zatoz ikasle onenak saritzeko ekitaldira
  • Ezagutu masterreko ikasle izan direnen esperientziak
  • "Mastermagia" ikuskizuna, masterreko irakasle baten eskutik
  • 2013/14 ikasturterako online izen-ematea, apirilaren 8tik aurrera

PROGRAMA

15:30: Irekiera ekitaldia. Ongi-etorri agurra egingo dute errektoreak, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eta UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako zuzendariak.

15:45-16:15: "La neuroglía: la cara oculta del cerebro" hitzaldia emango du Carlos Matute irakasleak; "Achucarro Basque Center for Neuroscience"-ko zuzendari zientifikoa eta Neurozientziak Masterreko irakaslea da.

16:15-19:30: 11/12 ikasturteko masterreko ikasle onenei sariak banatzea eta hautatutako 6 ikasleren aurkezpenak, masterretako beren esperientzia azalduz.

19:30-20:00: Mastermagia ikuskizuna Ikerketa Biomedikoko Masterreko Fernando Unda irakaslearen eskutik.

20:00: Master Egunaren amaiera.

Standak irekita egongo dira 16:00etatik 19:30era.