Bilboko Udalak programa bat jarriko du abian gazte tituludunei beren talentua identifikatzen eta hura lan-merkatuari erakusten laguntzeko

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/05

  • Metodologia berritzaileak dituzten adituen taldearen bitartez eskainiko da programa hori; 8 saiokoa izango da, urritik azarora gauzatuko da eta gazte tituludunei zuzenduko da, euren gaitasunak, talentua eta indarrak identifikatzen laguntzeko xedearekin.
  • GAZTETALENT programa esperimentalaren bitartez talentuan oinarritutako curriculum vitaea egin nahi da.