UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Ekonomiako Olinpiada Nazionalean saritua

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/02

Olinpiadetan taldeka irabazleak

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresako Fakultateak, Ekonomiako Olinpiada Nazionalera aurkeztutako taldeak kalifikazio altuena lortu du batez beste, taldekako lehen saria hain zuzen ere.
Ekonomiako Olinpiada Nazionalak Alcalá de Henaresen ospatu ziren, 2021eko ekainaren 21, 22 eta 23an, eta EHUk aurkeztutako taldea Jon Ortega Uzquiaga, Daniel Pereda Fernández eta Unai Mendia Guerrerok osatzen zuten.