Irakasgaien aitorpena (Baliozkotzeak)

____________________

Aurkezpena

  • Kredituak aitortzea da unibertsitateak ontzat hartzea unibertsitate berean edo beste batean egindako ikasketa ofizialen bidez lortutako kredituak beste ikasketa ofizial batzuetarako kontuan hartzea titulu ofiziala lortze aldera.
  • Egin nahi den titulua jakintza adar berekoa denean (Gizarte eta Lege Zientziak), gutxienez, adar horretako oinarrizko prestakuntzako irakasgaien 15% kreditu aitortuko dira (36 kreditu). Horretarako, eskaera egin beharko da.
  • Irakasgaiak aitortzeko eskaria egin dezakete, era berean, lanbide heziketako zenbait ikasketa edo unibertsitateko beste ikasketa batzuk (graduondokoak, masterrak, ...) egin dituzten ikasleek.

Epeak

Epe bakarra: beranduen jota, ikasturtea hasi baino 30 lehenago.
Epez kanpo edo dokumentazioa osatu gabe entregatutako eskaerak ez dira onartuko.

Aitorpen automatikorako taulak eta Saileko txostenak

  • Aitorpen automatikorako taulak

Fakultateko batzorde akademikoak proposatutako aitorpen automatikorako taulak onetsiko ditu, hala egiterik dagoenean. Ikastegian aurreko hiru ikasturteetan eskatutako aitorpena lehenago egin den aurrekaririk bada.

Orduan, eskaera onartuko du sailen txostenen beharrik izan gabe.

Taula horiek etengabe eguneratuko dira, egiten diren aldaketak sartuz, betiere horretarako ezarritako prozedurari jarraituta. Ikastegietan nahitaez argitaratu beharko dira aitorpen automatikorako hasierako taulak, baita taula horien ondorengo eguneratzeak ere.

  • Saileko txostenak

Baldin eta kredituen aitorpena aurreko ataletan adierazitako kasuen artean ez badago, aitorpen eskaerako gaitasun eta edukiekin lotutako irakasgaiak emateaz arduratzen diren sailei igorriko zaie eskaera.

Txosten horiek aztertu ondoren, ikastegiko Batzorde Akademikoak eskaerak ebatziko ditu.

 

Hurrengo estekan sar daiteke "onarpen-koadroak" ikusteko (ikastegiko Akademia Antolakuntzako Bartzordeak onartuak)

Prozedura

  • 1.) Web bidezko formularioa

Eskaria egiteko web gunean dagoen eskari orria bete behar da (irakasgaiak aitortzekoa) eta bertan zehaztu diara norbere datuak eta egindako ikasketei buruzkoak.

Eskatzaile guztiek bete beharko dute.
  • 2.) Idazkaritzan aurkeztu behar den dokumentazioa

Eskari web bidez egin ondoren, 5 egun balioduneko epea dago dokumentazioa ikastegiko idazkaritzan aurkezteko.

Dokumentazioa

A) Eskatutako irakasgaiek aldeko iritzia badute "aitorpen koadroetan"

  • Ekonomia eta Enpresa Fakultatean aurrez ikasketak egin dituzten ikasleak
    • Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.
  • UPV/EHUko beste ikastegi batzuetan ikasketak egin dituzten ikasleak
    • Irakasgaien irakaskuntza programak edo gidak irakasgaiak emandako ikastegien jatorrizko zigiluarekin.
  • UPV/EHUtik kanpo ikasketak egin dituzten ikasleak.
    • Egindako ikasketen ziurtagiria ede espediente akademikoa; jatorrizkoa eta kopia biak erkatzeko.
    • Irakasgaien programak edo gidad, ikasketa horiek egin ziren ikastegietako jatorrizko zigiluarekin.

B) Eskatutako irakasgaiek EZ badute aldeko iritzirik "aitorpen koadroetan"

  • Aitorpen fitxa sailaren txostenarekin

Lehen adierazitako dokumentuez gain, beti aurkeztu behar da, edozein izanda ere jatorrizko ikasketak, "AITORPEN FITXA", eskatutako irakasgai bakoitzeko bat. Fitxa hori Akademia Antolakuntzako Batzordeak irakasgaia emango duten sailera bidaliko du.

Goi mailako lanbide heziketako ikasketak

  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: Egindako ikasketen ziurtagiria edo espediente akademikoa; jatorrizkoa eta kopia biak erkatzeko.
  • 30 ECTS kreditu aitortuko dira.
  • Kredituak irakasgaiko izan daitezke (kalifikazioa 5,5, izango da) edo hautazko kredituetarako.

Araudiak

Web formularioa

 

Informazio gehiago behar izanez gero, bidali mezu elektroniko bat ekonomia.fak.idazkaria@ehu.eus helbidera edo jo fakultateko idazkaritzara.