Berdintasun-politika

Berdintasun-politika

UPV/EHUko Ikastegien Araudi Esparrua betez (2012ko otsailaren 23ko Gobernu Kontseiluaren akordio bidez onartu zen eta haren 5.2 l) artikuluaren arabera ikastegi bakoitzak emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko neurriak hartuko ditu), Fakultateko Batzarrak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Berdintasun Batzordea sortzea erabaki zuen 2013ko abenduaren 20an eta batzorde hori 2014ko apirilaren 9an eratu zen -orri honetan ikus daiteke nortzuek osatzen duten-.

Gure Batzordearen zereginetako bat UPV/EHUko emakume eta gizonen berdintasun-planak bete eta jarraitzea da. Plan horien jarduera-ardatzetan, zehazki, berdintasunarekin lotutako gizarte-proiekzioa aurreikusten da, UPV/EHUren irudi korporatiboa gizon eta emakumeen berdintasunarekiko konpromisoaren isla izan dadin.

Bada, ardatz horrekin hasi du bere ibilbidea Fakultate honetako Berdintasun Batzordeak eta bere lehen helburua araudian, ekitaldi publikoetan eta komunikazioetan (idazkietan, webgunean…), kanpoko zein barrukoetan, hau da, gure fakultatearen berri ematen duten esparru guztietan lengoaia ez sexista erabiltzea da.

Helburu hori ahaleginak batuz baino ez da lortuko. Batzordean, beraz, ikastegiko ikasleen, irakasle eta ikertzaileen eta administrazio- eta zerbitzu-langileen inplikazioa behar-beharrezkoa da, besteak beste zalantzak argitzeko. Gainera, eta zeregin horretan laguntzeko, webgune honetako atal jakin batean lengoaia ez sexistadun testuak egiteko tresna lagungarri garrantzitsuenak emango dira. Hori guztia kontuan hartuta, gure ikastegiko pertsona guztiak tresna hauek erabiltzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Gure erkidegoaren inplikazioarekin soilik aldatu ahalko dugu errealitatea.

►Kultura Zientifikoko Katedraren Bolga: "Mujeres con Ciencia"