Biblioteka

Biblioteca

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Sarrikoko Liburutegia dorre batean dago eta hau gelaren eraikin berriaren amaireran kokatuta dago. Sarbidea ate bakar batetik egiten da, eta hau kafetegiaren ondoan dago.

ORDUTEGIA

-Astelehenetik ostiralera 9:00 - 21:00, etengabe.

-Uztail erditik eta iralean, ikasurtea hasi arte 9:00 - 14:00.

UPV/EHUren Unibertsitate Liburutegiaren barnean dago, eta unibertsitate komunitate osoaren ikaskuntzan, irakaskuntzan eta ikerketan laguntzeko dokumentu baliabideak kudeatzea du helburu nagusi.

100.000 liburukitik eta aldian behingo 1.600 argitalpenetik gorako bibliografia funtsak ditu (paperean eta formatu elektronikoan) gaur egun Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Liburutegiak. Liburutegiaren web orrian kontsulta daiteke katalogoa (www.ehu.eus/eu/web/biblioteka).

Maileguak egiteko erakusmahaia eta ikasleei gomendaturiko oinarrizko bibliografia daude 0 solairuan. Bibliografia funtsak daude 1 - 3 solairuetan zehar, gaien arabera ordenatuak, Sailkapen Hamartar Unibertsalaren (S.H.U.) arabera. Hemeroteka  2. solairuan dago.

 

Honako zerbitzu hauek eskaintzen dira, besteak beste:

  • Kontsulta, aretoan bertan, 501 irakurleku ditu, horietako 40 ordenagailuarekin.
  • Etxera eramateko mailegu zerbitzua (ikasle txartela behar da, edo bestela, liburutegiko txartela)
  • Bibliografia eta erreferentzia informazioa, datu-baseen kontsultak eta beste baliabide elektronikoak, internetera sarbidea.
  • Erabiltzaileen prestakuntza.
  • Kopiagintza.
  • Liburutegien arteko mailegua.
  • Talde-lanetarako 5 gela, 40 irakurlekurekin.
  • Ordenagailu eramangarrien mailegua, aretoan.
  • WiFi – Eduroam konexioa.

DIREKTORIOA