Diplomak banatzeko ekitaldia
2018/2019ko PROMOZIOA
Aurkezpena
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitate Ekonomia eta Enpresa Fakultatetik (Sarriko) graduazio ekitaldi bat antolatuko dugu 2018-2019ko promozioko ikasle graduatuentzat.
Ekitaldi horretan enpresetako eta irakaskuntzako gonbidatuak izango ditugu eta, bestalde, diploma bat emango zaio tituludun bakoitzari.
Tokia, data, programa
Parte hartzera gonbidatzen zaitugun 59. Promozioko Diplomak banatzeko ekitaldia, 2020ko otsailaren 27an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Leioako Campuseko Areto Nagusian, honako egitarau honekin:
-
Dekanoaren ongi etorria
-
Aitabitxiaren hitzaldia
-
Diploma banaketa
-
Agintariaren hitzaldia
-
Ekitaldiaren itxiera UPV/EHUko koruaren Gaudeamus Igiturekin
Izen ematea
Parte hartzeko, bi baldintza bete behar dira:
-
Gradua bukatu izana 2018-2019 ikasturteko deialdietako batean
-
Izena emateko orria bete. 2020ko abenduaren 16tik urtarrilaren 24ra arte.
Harremanetarako telofonoak - Idazkaritza
E-mail: ekonomia.fak.idazkaria@ehu.eus
Telefonoa: 94 601 7169
Diplomak banatzeko ekitaldi eguna Informazio garrantzitsua
Diplomak banatzeko ekitaldi egunean 15:30etan egon beharko duzu areto nagusiko auditorioan entsegua egiteko.
Horretarako, fakultateak dohaineko autobus zerbitzua jarriko du graduatuen eskura, 15:00etan aterako dena Sarrikoko fakultatearen kanpoaldetik eta Leioan, Oteiza plazan, Areto Nagusitik gertu, utziko zaituztena, bai eta 21:00etan hartu ere, Oteiza plaza berean.
Entsegua
Lehenik, izena eman dutenen zerrenda begiratuko dugu; bigarrenik, graduka eta alfabeto hurrenkeraren arabera bilduko zaituztegu, aretoan toki espezifiko bat emanez; eta, azkenik, protokoloaren entsegua egingo dugu. Entsegua amaitu eta gero, ekitaldiko aretotik irten ahal izango da, baina 17.30etan egon beharko duzu eserita esleitutako tokian. Irits zaitez garaiz, mesedez.
Estekak:
- Mapa
- Nola iritsi
Gonbitak
Bestalde, jakinarazi behar dizugu ekitaldia egingo den tokia mugatua denez, oraingoz esan dezakegu ikasle bakoitzarekin hiru lagun bakarrik joan daitezkeela. Ezin izango dugu informazioa gehiago zehaztu harik eta ekitaldira joango den ikasle kopurua jakin arte.
Diplomak
Aldez aurretiko izen ematea nahitaez egin behar da nori bere diploma egiteko.
Diploma ekitaldira joaten direnei bakarrik emango zaie.
Ohar garrantzitsua: Izena eman bakarrik baldin eta ekitaldian parte hartzeko interesa baduzu, etortzekoa ez bazara ez eman izenik, mesedez.
Izena emateko orria [2019.12.16tik - 2020.01.24ra arte]
Esteka: