Ehundu Programa

Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetzak EHUNDU programa landu du, honako helburu honekin: ikastegiei laguntza ematea, hala kanpoko agentzien aurrean gradu bakoitzaren plangintza egiaztatua zehazteari eta gauzatzeari begira hartutako konpromisoak lortzeko, nola Unibertsitatearekin hartutako IKD konpromisoak (irakaskuntza-ikaskuntza kooperatiboa eta dinamikoa garatzea, teknologia aktiboak sustatuz) lortzeko. EHUNDU programak hiru ekintza maila aurreikusten ditu ikastegiei laguntzeko:

  1. Finantzaketa gehigarria, konpromiso-dokumentua sinatuta.
  2. Koordinazio- eta laguntza-figurak sortzea eta aitortzea.
  3. Irakasle taldeak trebatzea eta horiei laguntza ematea.

Hiru alderdi horiek lantzeko, konpromiso-dokumentu edo kontratu bat sinatu dute Ikastegiak eta UPV/EHUren Kalitate eta Berrikuntzako Errektoreordetzak. Bertan, ezohiko finantzaketa lortzeko baldintza gisa Ikastegiak bere gain hartutako konpromisoak eta helburuak jasotzen dira. Era berean, finkatutako helburuen jarraipena egiteko eta betetze maila neurtzeko erabiliko diren bitartekoak ere zehazten ditu konpromiso-dokumentuak. Hortaz, kalitate, eraginkortasun eta eragingarritasun maila jakin batzuk lortzeko moduko konpromisoak finkatzea da asmoa; eta, horretarako, Ikastegiaren aldizkako ebaluazioa egin beharko da, jasotako finantzaketa horretan oinarrituta lortzen dituen emaitzen arabera.