EUSKAL HERRIKO XII. EKONOMIAKO OLINPIADA

2020-2021 ____________________

Kartela eta aurkezpena

Oinarriak

Helburua

Ekonomiaren olinpiaden helburu nagusia da gazte jendearen artean Enpresen Administrazioa eta Ekonomiaren ikasketak sustatzea. Modu berean, harremanak egin eta sendotu nahi dira bigarren hezkuntzako ekonomia eta enpresa antolakuntzako irakasleekin eta gai hauetan interesatutako ikasleekin, etorkizunean gure fakultateko ikasle izango diren horiekin.

Parte Hartzaileak

Ekonomiaren olinpiaden fase lokalean parte hartu ahal dute Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan batxilergoko 2. ikastaroan 2020-2021 ikasturtean Ekonomia eta Enpresa Antolakuntza irakasgaian matrikulatutako ikasle guztiek.

Gaiak

Batxilergoko bigarren kurtsoko "Ekonomia eta enpresa antolakuntza" eta Batxilergoko lehenengo kurtsoko "Ekonomia" ikasgaien gaiak izango dira probaren edukia, Batxilergoko Kurrikulua ezartzen duen Dekretuan adierazten direnak.

Batzorde Akademikoa

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak batzorde akademiko bat izendatuko du. Dekanoa edo berori ordezka lezakeen pertsona izango da batzordeburu eta probak ebaluatuko ditu, ariketak kalifikatu eta fase nazionalean zeintzuk hartuko duten parte zehaztuko dute. Emaitzak Fakultatearen web gunean jarriko dira.

2021eko Ekonomiako Olinpiada  antolatzeko batzorde kideak ondorengoak izango dira:

Batzordeburua

  • Jon Barrutia Guenaga eta Mercedes Vallejo Escudero

Batzordekideak

  • Juan Felix Jauregui-Arraburu Cenitagoya
  • Marta Regulez Castillo
  • Arantza Ugidos Olazabal
  • Izaskun Ipiñazar Petralanda

Azterketa

Azterketa anonimoa izango da eta bi orduko proba bat izango da, aurreko atalean adierazitako edukiak jorratuz. 2021eko martxoaren 26an, 10:30etan egingo da fase lokalari dagokion proba, UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasgeletan.

Salbuespenez, proba lokala egiteko eguna eta/edo ordua aldatu ahal da, baldintzek hartara beharturik, eta, halakorik gertatuz gero, garaiz jakinaraziko zaie ikastegiei.

Izena emana duten ikasleei dei egiten zaie proba hauetara etortzeko, gerora beste jakinarazpenen bat egin beharrik gabe.

Azterketak hiru zati izango ditu:

Lehenengo zatia, Test motakoa: ekonomiako eta enpresako 15 galdera

Bigarren zatia, bi ariketa praktiko: 1 ekonomiakoa eta 1 enpresakoa.

Hirugarren zatia, iruzkinak: testu bati buruzko galderak

Proba aurrez aurre egingo da Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasgeletan, inguruabarrek uzten ez dutenean izan ezik; kasu horretan, proba birtualki eginen da.

Kontaktua

Telefonoa: 946013601

Posta elektronikoa: secretaria-decano.fee@ehu.eus

Azterketak eta emaitzak

Sariak

Honako sari hauek emango dira:

1. Saria: 400,00 €

2. Saria: 300,00 €

3. Saria: 200,00 €

5 sari gehiago, 100,00 eurokoa bakoitza

(Zenbateko hauek, zenbateko garbiak dira zergaren eraginetara)

Ikastegi bakoitzeko hiru probetako batez bestekoa eginda, batez bestekorik onena luketen hiru ikastetxeek EHUDendan erabili ahal izango duten 200€ko bonoa bana jasoko dute (sari honetan lehiatzeko, gutxienez, ikastetxeko hiru ikasle aurkeztu behar dira).

Ekonomiako Olinpiada Nazionala

Olinpiaden hurrengo urratsa,  Ekonomiako XI. Olinpiada Nazionala izango da, Alcala de Henaresen ospatuko dena 2021eko ekainaren 21-22-23an.

Han lehiatuko dira fase lokaletan unibertsitate publikoetako Ekonomia eta Enpresa Fakultate bakoitzean lehen postuetan sailkatutako hiru ikasleak.

Ekonomiako Nazioarteko Olinpiada

Olinpiaden hurrengo urratsa,  Nazioarteko III Ekonomiako Olinpiada  izango da, Latvian eta birtualki izango dena, uztailaren 26tik abuztuaren 1era.

Han lehiatuko dira fase nazionalean  sailkatutako lehen hiru ikasleak.

Ikastegiaren izena emateko formularioa

Online izena ematea irakasleak egin behar du formularioa osatuz eta Olinpiadara aurkeztuko diren ikastegiko ikasleen zerrenda erantsiz.

Epea: Otsailaren 18tik martxoaren 18ra, biak barne

 

Epez kanpo!
Informazioa bidaltzeko epea: 2021/02/18-(e)tik 2021/03/18-(e)ra