Ingurumen Politika/EKOSCAN

Fakultateak ingurumen-kudeaketa egokiaren Ekoscan egiaztapena lortzeko konpromisoa hartu du 2011/12 ikasturteari begira; horretarako, Gizarte Erantzukizuneko eta Unibertsitate Hedakuntzako Errektoreordetzaren deialdi bat baliatu dugu, Ikastegiaren ingurumen-kudeaketaren diagnostikoa finantzatzeko aukera eman diguna. Gure ustez, ikastegi publiko ororen betebehar morala da gure eguneroko kudeaketan ingurumenarekiko begirunea aintzat hartzea eta arduraz erabiltzea eskura ditugun baliabideak; betebehar morala ez ezik, bide egokia da baliabideen erabilera eraginkorragoa egiteko eta soberako gastuak murrizteko, ingurumenari kalte gutxiago eginez, gainera.

EKOSCANen xedea da ingurumen-jokamoldea hobetzeko prozesua modu sinplifikatuan kudeatzeko aukera emango duen lan-molde bat finkatzea; lan-molde horren bidez, epe laburrean lortu nahi dira emaitzak isuri eta igorpenen murrizketan eta baliabideen erabileraren optimizazioan (lehengaiak, gai osagarriak, ura, energia, etab.).

Gure ingurumen-kudeaketaren egoeraren diagnostikoa egin ondoren, bi helburu hauek lortzeko urratsak egiten hastea erabaki dugu: paperaren kontsumoa eta paper-hondakinak murriztea eta hondakinen birziklatze-tasa handitzea. Horretarako, neurri zehatz batzuk prestatu ditugu (ikusi diagnostikoa eta ingurumen-hobekuntzarako plangintza), kide guztien artean betetzeko: ikasleak, AZP eta II.

Hobekuntzarako Planak/Emaitzak

Esteka