Enpresak

Enpresetako praktiken helburua da ikaslea egiten ari den titulazioari berez dagozkion gaitasunak eta jakintzak garatu eta aplikatzea. Enpresan egin beharreko zereginak bat etorriko dira helburu hauekin.

Enpresek, internet bidez, GAUR aplikazioa erabiltzen dute praktikak eskaintzeko, berori baita enpresek praktiken inguruko edozein gai (eskaini, gestionatu, txostenak egin…) bideratzeko erabili behar duten UPV/EHUren aplikazio informatikoa.

Ondoko esteka honetan irits daiteke aplikazio honetara: GAUR aplikazioaren praktika zerbitzurako sarrera enpresetarako.

 

Enpresa bat izena eman

Prozedura

Izena emateko prozesua erraza da, baina laguntzarik behar baduzu ikusi

  • Enpresa erregistratu edo izena eman. Enpresa berri bat erregistratzeko klik egin behar da ondoko web orri honetan.
  • Izena emateko prozesua erraza da, baina laguntzarik behar baduzu ikusi  enpresaren eskuliburua honako web honetan.
  • Itxaron behar da fakultateak enpresaren erregistroa balioztatu arte.
  • Behin enpresa balioztatuta, enpresak mezu elektroniko bat jasoko du, praktika zehatz bat eskaini ahal izateko pasahitzak bertan direla.

 

Praktika bat eskaini

Enpresa balioztatu eta gero, praktikak eskaini ahal izango ditu, beti ere hezkuntza helburuari lotuta.

Gure ikasleeek egin ahal duten ordu kopururik handiena 900 ordutakoa da titulazioko. Hala ere, enpresasak eskaintzen duen praktikaren lehenengo iraupena 450 ordura artekoa izango da, eta ondoren ikasle berdinarekin jarraitzekotan, 900 orduko gehiengoa bete arteko luzapenak egin daitezke.

Ikasleak praktika hauetan egin ahal duen ordu kopururik handiena 900 ordutako da titulazioko. Ikasleak irakaskuntza daukan epean praktiketan gehienez 4 orduko jardunaldia izan dezake eta udan (ekaina, uztaila eta abuztua), aldiz, gehienez 8 orduko jardunaldia.

 

Prozedura

  • Praktikaren eskaintza egin. Hurrengo web orrian "ACCESO GAUR" jartzen duen behekaldean agertzen den botoian klikatuz.
  • Praktikaren eskaintza egiterakoan, ikasleak enpresan izango dituen ordutegia, iraupena, funtzioak, zereginak eta begiralea zehaztu beharko dira. Itxaron behar da fakultateak praktikaren eskaintza baliozta dezan. Une horretan, enpresak baieztapen mezua jasoko du.
  • Praktikaren eskaintza balioztatu ondoren, interesik lukeen ikasleak izena eman ahal izango du GAUR aplikazioaren bidez.
  • Enpresa, GAUR aplikazioan ere, ikusiko ahal ditu izena eman duten ikasleak eta hautatuko du egokien leritzokeen ikaslea.
  • Ikasleak, enpresak hautatu eta gero, mezu elektroniko bat jasoko du GAUR sistema informatikoak sortuta, praktika esleitu zaiola jakinaraziz. Une horretatik aurrera (egun bat edo biren epean), ikasleak praktiken hitzarmena jaso beharko du eta fakultateko koordinatzaileak, ikasleak berak eta enpresak sinatu beharko dute.

Praktika "adostua" eskaintzea

Enpresak praktika eskaini baino lehen, hautatutako pertsona bat baleuka, eskaintza ez dute gainontzeko ikasleek GAUR aplikazioan ikusiko eta praktikaren eskaintza egiterakoan "praktika esleituaren" laukitxoa markatu beharko da eta, praktikarako hautatu den ikaslearen NAN zenbakia eta jaiotze data adierazi beharko dira.

Prozeduraren gainerako atalak berdin egin behar dira, lehengo paragrafoan esan bezala.

Laguntza-poltsa

Praktiketan ez da derrigorrezkoa laguntza-poltsa eskeintzea ikasleari. Dena den, enpresa gehienek diru-sariak eskeintzen dizkiete praktiketan dauden ikaslei. Diru laguntza-poltsa hauek ikaslearen konpromezuarengan eragin positiboa daukate. Laguntza-poltsa  praktika guztietan gomendagarria bada, gomendagarriagoa da oraindik praktikak garraio kostu handiak suposatzen dituenean.

Enpresako begiralearen amaiera txostena

Praktika amaituta, hitzarmenean begirale gisa agertzen den pertsonak ebaluazio txostena egin behar du GAUR aplikazioan, hau gabe krediturik aitortu ezin baitzaio ikasleari.

Begiralearen eskuliburua

Eskola asegurua, Cum Laude asegurua eta gizarte segurantzan izena eman

Eskola asegurua

UPV/EHUk erantzukizun zibileko poliza bat hitzartua dauka, praktika hauetan zehar ikasleek sor ditzaketen kalteak babesteko eta akademi ikasturtearen hasieratik abuztuaren 30era arte estaltzen du.

Cum Laude asegurua

Honez gain, UPV/EHUk hitzartuta du aseguru osagarri bat (CUM LAUDE istripuen aurkako poliza kolektiboa), ikasleak, batez beste 10,50€ ordainduta, kontratatuko ahal duena, egoki baleritzo.

Gizarte segurantzan izena eman

Ikasleak ordainsaria jasoko badu praktikak egitearren, indarrean dagoen arautegiak dio enpresak alta eman behar diola Gizarte Segurantzan.

Gizarte Segurantzari urtero egingo zaion kotizazioa izango da prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak arautzen dituen legerian xedatutakoa. Dena den, honako hauek ez dira kotizatu behar: langabezia, FOGASA eta Lanbide Heziketa.
Kotizazioaren zenbatekoa bakarra da, eta Gizarte Segurantzak urtero zehazten du.

2017. urtean 44,73 euro da.

  • Kontingentzia arruntei dagokien kuota 40,13 eurokoa da (33,46 euro enpresaren kargura eta 6,67 langilearen kargura).
  • Lan istripu eta gaixotasun profesionaleni dagokiena, berriz, 4,60 eurokoa da, enpresaren kargura bakarrik

Tutorialak