Karrera amaierako ezohiko deialdiari buruzkoa

____________________

Prozedura

 

Webgune honetan dagoen inprimakia bete beharko da, ezarritako epeetan beti ere.

Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, 15 eguneko epea izango da horiek ebazteko. Erabakia webgunean argitaratu eta helbide elektronikoz jakinaraziko da.

Eskakizunak


  • Matrikulatuta egon behar da ikasketak amaitzeko beharrezkoak diren kreditu guztietan (Gradu Amaierako Lana sartu gabe).
  • Matrikula gehienez 30 kreditukoa izango da, Gradu Amaierako Lana sartu gabe.
  • Ikasle batek Karrera Amaierako ezohiko deialdia aukeratzen badu, deialdi hori eskatu beharko du gainditzeke dauzkan irakasgai guztietarako.
  • Bigarren lauhilekoko irakasgaien kasuan eskatu ahal da deialdia aurreratzeko (lehenengo lauhilekokoak lehenengo lauhilekoko ohiko deialdiari dagozkion datetan egingo dira).
  • Irakasgaiak ezin izango dira lehenengo matrikulan egon.
  • Karrera Amaierako ezohiko deialdia eskatu eta gainditzen ez duten ikasleentzat, hurrengo deialdia uztaileko ezohiko deialdia izango da.

Araudiak, ebazpena eta azterketak

Web formularioa

Epez kanpo!

Informazioa bidaltzeko epea: 2019/11/04-tik 2019/11/09-ra arte