Ongi etorri UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatera
Hemen aurkituko duzu irakats eskaintzari (graduak, gradu bikoitzak eta graduondokoak), ikerketari, zerbitzuei, gizartearekiko harremanei eta GJHei buruzko informazio zabala.
Hemen aurkituko duzu irakats eskaintzari (graduak, gradu bikoitzak eta graduondokoak), ikerketari, zerbitzuei, gizartearekiko harremanei eta GJHei buruzko informazio zabala.
Lehenengo argitaratze data: 2025/11/25
Saioa SETEM Hego Haizea eta Mugarik Gabeko Ekonomilariak erakundeen eskutik antolatu zen, Ekonomia Sozial eta Solidarioko UPV/EHU essi – REAS Ikasgelaren markoan. Azaroaren 7an, Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean “Economía justa desde las iniciativas comunitarias” jardunaldia ospatu zen, eta bertan parte hartu zuen AFEDESek, Sacatepéquezeko (Guatemala) emakume indigenek osatutako elkarteak, autonomia ekonomikoa, iraunkortasuna eta komunitatearen ongizatea ardatz dituzten ekimen ekonomikoak sustatzen dituena.
AFEDESeko ordezkariek beren esperientzia eta ibilbidea azaldu zituzten: antolakuntza-prozesuak, emakumeen ahalduntze ekonomikoa, ekimen produktiboak eta merkaturatze etikoa, betiere ikuspegi komunitario eta feminista batetik. Haien lanak Utz K’Aslemal kontzeptua (“bizitza osotasunean”), kosmobisio maia k’ichearen oinarri dena, erdigunean jarri zuen eta ikasleei alternatiba ekonomiko eraldatzaileak irudikatzeko aukera eman zien.
Publikoarekin izandako solasaldiak aukera eman zuen subiranotasun ekonomiaz, lan kolektiboaz, antolaketa-erronkez eta ekintzailetza sozialaren potentzial eraldatzaileaz hausnartzeko.
Jardunaldia ESSI Gelaren aurkezpenarekin eta Ekonomia Sozialari buruzko Gradu Amaierako Lan onenei emandako ESSI Sarien banaketarekin amaitu zen; bertan Leire Marticorena eta Dara García izan ziren sarituak.