Ikasleak

Baldintza eta iraupena

Graduko ikasketak egiten ari diren ikasleek aukera dute borondatezko praktikak enpresetan egin ahal izateko, beti ere titulazioaren kredituen % 50a gaindituta badute (120 kreditu).

Ikasleak praktika hauetan egin ahal duen ordu kopururik handiena 900 ordutakoa da titulazioko. Praktiketan gehienez 4 orduko jardunaldia izan dezake eta udan (ekaina, uztaila eta abuztua), aldiz, gehienez 8 orduko jardunaldia. Ikasleak 210 kreditu gaindituta baditu, egunean 8 orduko jardunaldia ere izan dezake.

Bada aukera borondatezko praktikak egiteagatik ikasleari hautazko kredituak aitor dakizkion. Kreditu bakoitzaren balioa 25 ordutako praktikarena da. 150 ordutako gutxieneko kopuruak 6 kredituren balioa du eta onar daitekeen gehienekoa 18 kreditu dira, 450 orduren baliokide. Kredituak onartu ahal izateko, praktikaren tutore akademikoa izan den irakasleak praktikari oniritzia eman behar dio.

Halaber, ikasleak praktiken hitzarmenean sinatuko ordu kopurua bete baino lehen bukatzen badu praktika, ez zaio hautazko krediturik onartuko.

Behin praktikak amaituta, hautazko kredituen onarpena eskatzeko epea urriaren 1ean hasi eta ekainaren 30era artekoa da. Eragiketa hau, Fakultateko Idazkaritzan egingo da.

 

Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua + Zuzenbideko Gradua

Gradu bikoitzeko ikasleen kasuan, Enpresa Administrazioko praktikak 190 kreditu gainditzen dituztenean egin ditzakete.

EAZ+ZUZENBIDEA gradu bikoitzeko ikasleen kasuan, ez dago hautazko kredituak aitortzeko aukerarik EAZko praktikak egiteagatik, halakorik ez baitago haien ikasketa planean.

Bestalde Zuzenbideko Practicuma gradu bikoitzeko azken mailako nahitaezko irakasgaia da. Zuzenbideko Practicumari buruzko informazioa honako web gune honetan aurki dezakezu.

 

Izena eman praktiketarako sisteman

Baldintza akademikoak betetzen badira, ikaslea BORONDATEZKO PRAKTIKEN profilera sartuko ahal da GAUR aplikazioan eta, curriculuma bete eta gero, enpresek egindako eskaintzak ikusi ahal izango ditu.

Praktika batera apuntatzen zarenean, enpresak zure Curriculuma eta beste hautagaiena ikusiko du, beraz garrantzitsua da Curriculuma egueratuta mantentzea, zure meritu guztiak jarriz.

G.A.U.R. aplikazioan sartuta, ikasleak, praktiken inguruko gestio guztiak burutzeko erabili behar duen helbide elektronikoa da UPV/EHUko ikasle gisa esleitu zaion helbide elektronikoa (@ikasle.ehu.es). Inportantea da posta elektroniko hau kontsultatzea, bereziki hautapen prozesuan bazaudete edo praktika bat esleituta baduzue.

Tutore-irakasleak telefonoz edo posta elektronikoaz eginiko eskaerei ez erantzuteak praktikaren ezabatzea edo kredituen ez baliozkotzea ekar dezake.


Eskaintza libreko praktikak eta praktika adostuak

Praktiken sisteman erregistratutako enpresek aukera dute praktika libreak eskaintzeko, ikasle guztiek ikusi ahal izango dituztenak. Era honetan, interesa duen orok izena eman ahal izango du.

Aukera ere bada ikasleak enpresa batekin harremana egin eta adostutako praktika bat egitea. Praktika hauek “itxita” egongo dira.

 

Prozedura

Praktikaren eskaintza

Lehenengo eta behin, enpresa batek praktiken eskaintza bat argitaratzen duenean, ikasleak GAUR-en ikusi ahal izango du eta izena eman zazpi egunen epean (asteroko astelehenetik igandera bitartean).

Hautaketa prozesua

Ondoren, praktika hautapen prozesuaren egoerara pasatzen da eta eskaintza jada ezin ikus daiteken GAUR-en.

Enpresak hamabost egunen epea du hautapen prozesua egiteko, izena eman duten ikasleen curriculum vitae-a besterik ez du ikusiko, batez besteko notaren arabera ordenatuta, enpresak berak jarritako kopurura iritsita.

Enpresak hautatu bazaitu, mezu elektroniko bat jasoko duzu izangai guztien artean zeu hautatu zaituela hautapen prozesuan parte hartuko duzula jakinarazteko. Honek esan gura du beste zenbait ikasleren artean hautatu zaituela, ez besterik, baina oraindik ez zaizu praktika esleitu.

Aurre hautapen honetan ikasle bat baino gehiago dagoenean, enpresak jo ahal du zuregana egin beharreko probak egiteko (normalean, elkarrizketa bat, CV-a baduelako jada).

Praktiken esleipena

Enpresak egokien iritzitako ikasleari praktika esleitu eta gero, aplikazio informatikoak mezu elektroniko bat bidaliko die hautapen prozesuan egondako ikasleei, praktika esleitu zaion ala ez jakinaraziz.

Hezkuntzarako lankidetza hitzarmena

Behin praktika esleitu zaizula jakinarazteko mezu elektronikoa jasota, 24/48 orduren epean joan behar da fakultateko dekanotzara hezkuntzarako lankidetza hitzarmena jasotzera. Hitzarmena derrigor jaso behar da praktika hasi baino lehenago.

Hitzarmenaren hiru kopia emango dira. Beroriek sinatu eta enpresara eraman, sinatu eta zigila ditzaten. Kopia hauetariko bat ikaslearentzat da, beste bat enpresarako eta hirugarrena fakultaterako.

Fakultateari dagokion kopia dekanotzan aurkeztu behar da 15 egunen epean.

Hitzarmenaren kopiarik ez aurkeztea praktika bertan behera uzteko arrazoi izan daiteke.

Praktikari hasiera eman baino lehenago, gehien dela, praktikak hasi eta ondoko bi asteren barruan, harremanetan jarri beharko duzu praktikaren tutorea den irakaslearekin (GAUR-en eta hitzarmenean agertzen da bere izena) mezu elektronikoa bidalita, zeure burua aurkeztu eta lehendabiziko bilera bat hitzartzeko. Bileran praktikari jarraipena egiteko plana prestatuko duzue eta tutoretzaren arduradunarekiko harremana mantentzeko bide egokiak adostuko:  telefonoa, posta elektronikoa, elkarrizketa pertsonalak…

Praktiken amaiera

Praktika amaitzerakoan, harremanetan jarri beharko duzu irakasle tutorearekin praktikaren balioespena egiteko, eta honek praktikaren txostena egin beharko du GAUR-en. Honez gain, enpresako instruktoreak ere, praktikari buruzko balioespen txostena bete beharko du.

Irakasle tutoreak ontzat eman ondoren, ikasleak inkesta txostena bete beharko du GAUR-en.

Hiru txosten hauek bete eta gero (irakasle tutorearena, enpresako begiralearena eta ikaslearena) ikasleak praktikaren azken ziurtagiria eskatuko ahal du GAUR-en.

Nola eskatzen da praktiken azken ziurtagiria?

GAUR-en menuan, praktika egin izanaren ziurtagiria eskatzeko aukeran egin behar da klik. Amaitu duzun praktika ageriko zaizu eta, honekin batera, eskatzeko aukera. Behin hau egin eta gero, Praktiken dekanordeak jasoko du zure eskaria eta ziurtagiria jaso ahal izango duzu fakultateko dekanotzan, 48 ordutara.

 

Eskola asegurua eta gizarte segurantzan izena eman

Eskola asegurua

Gizarte segurantzan izena eman

Indarreko legeriarekin bat etorrita, praktika batek ekonomi ordainik lekarkeenean, enpresak ikaslea alta eman beharko dugizarte segurantzan.

Orden TMS/83/2019, de 31 de enero, por la que se desarrollan las normas legales de cotización a la Seguridad Social, desempleo, protección por cese de actividad, Fondo de Garantía Salarial y formación profesional para el ejercicio 2019.

Artículo 44. Determinación de las cuotas.

1. Durante el año 2019, la cotización a la Seguridad Social y demás contingencias protegidas por los trabajadores que hubieran celebrado un contrato para la formación y el aprendizaje se efectuará de acuerdo con lo siguiente:

a) La cotización a la Seguridad Social consistirá en una cuota única mensual de 51,05 euros por contingencias comunes, de los que 42,56 euros serán a cargo del empresario y 8,49 euros a cargo del trabajador, y de 5,85 euros por contingencias profesionales, a cargo del empresario.

b) La cotización al Fondo de Garantía Salarial consistirá en una cuota mensual de 3,23 euros, a cargo del empresario.

……..

 

Praktikak Europan (Erasmus+ IkaslePraktikak)