Ikasleen erakundeak
Ikasleen kontseilua
Ikasle neska/mutilek Fakultatean duten ordezkaritza-organo gorena, hauxe da:Ikastegiko helburu orokorretan hartzen du parte; ikasleek hartzen duten kasu etainformazio-zerbitzuen prestazioa kudeatzen du eta hauen eskuharmena bultzatzendu unibertsitate-bizitzako eremu guztietan.
Baina Ikasleen kontseiluak, horien gain, beste eginkizun zehatz batzuk ditu:Fakultateko gainerako organoen aurrean ikasle neska/mutilen ordezkaritza ukaitea;beraien eskubide eta betebeharrak betetzen direla zaintzea; urteko jarduera-planarenprogramazioan lankide izatea; bere eginkizunak betetzeko daukan aurrekontuaadministratu eta kudeatzea; eta unibertsitate-elkarteen sorkuntza bultzatzea.
Ikasleen Kontseilua hurrengo hauek osatzen dute: ikasleek Unibertsitatekoklaustroan dituzten ordezkariek, ikasleek Fakultateko Batzordean dituztenordezkariek eta kurtsoko ordezkariek.
EHUko Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultateko Ikasleen Kontseiluak, aldiz,Fakultatean du bere egoitza, bulego-eraikinean (erdisotoa, 9) hain zuzen,telefonoa: 94 6012000, luzapena: 7009.
E-mail: ekonomia.fak.zik@ehu.es
Telefonoa: 94 601 70 09
Fax: 94 447 51 54